|
Elkartasunaren Jardunaldiak |
|
Kaixo lagunok!
Beste urteetan bezala, aurten ere ELKARTASUN JARDUNALDIAK ospatuko ditugu. Urte honetan Instituzio Teresatarraren InteRedek aurkeztutako Emakume indigenen hezkuntza-maila hobetzea, Muñecas probintzian (La Paz departamendua, Bolivia) proiektuarekin elkarlanean ari gara.
Esku tartean daukazun eskutitz honen asmoa da jardunaldietan izango diren ekintzei buruzko informazioa ematea eta horietan parte hartzera bultzatzea.
Elkartasun astean, martxoaren 26tik 29ra, Lehen eta Bigarrren Hezkuntzako atsedenaldietan AMPAk antolatutako bokata salmenta lagunkidea izango da.
Eta azkenik, martxoaren 27an, 17,00etatik 19,00etara elkartasun jaia ospatuko dugu eta jai hau ospatzeko zuen laguntza eta parte-hartzea ezinbestekoa da.
Eskutitz honekin batera doakizuen elkartasun kartazala Ikasbideko harreran entregatu ahal izango da. Denon artean ELKARTASUNA AREAGOTUKO DUGU.
Ekartasuna jaian ikasleek parte hartu ahal izateko egun horretan ez da eskolaz kanpoko ekintzarik egongo.
Apur batzuekin elkartasuna posiblea dela sinistu nahi dugu.
Parte hartuko duzuelakoan, agurtzen zaituztegu
Pastoraltza Batzordea |
|
|
Aurten, bigarren hiruhilabete honetan, DBH-ko hirugarren eta laugarren mailako ikasle boluntario-talde bat biltzen ari gara. Gure nahia Elkartasunaren astea antolatzea da. Urtero bezala, Intered ong-arekin parte hartzen ari gara, 2006.urtean hasitako proiektu batean. Proiektu honen helburua Boliviako emakume indigenen alfabetatzean datza, Muñecas probintzikoak.
Hemendik aurrera informazio gehiago jasoko duzue eta zuen laguntza eta parte hartzea espero dugu.
DBH-ko hirugarren eta laugarren mailako ikasle boluntario-taldea |
|
ITren Mendeurrena ospatzeko ekitaldiak Bilbon |
|
Instituzio Teresatarrak hainbat ekitaldi antolatu ditu azaroan, Bilbon, erakundearen mendeurrena ospatzeko eta Ikasbide ikastetxeko eskola-elkarteak ekitaldi horietan parte hartu du.
Hain zuzen ere, azaroaren 17an, osteguna, Eukaristia egin zen Begoñako Basilikan, Bilboko apezpiku den Mario Iceta jaunaren eskutik. Ikastetxeko ikasle ohiak, lagunak, Instituzioko laguntzaileak, familiak, ikasleak, ikastetxeko langileak eta Instituzioko kideak elkartu ginen bertan.
Oparigintzan ikastetxeko eskola-elkarteak parte hartu zuen eta gatza, argia, ogia eta ardoa aurkeztu zituen. Gatza, eraldaketaren ikur gisa, mundu bidezkoagoa eta errukitsuagoa lortzeko gizakiak hezteko dugun konpromisoa eskainiz. Argia, ikasleak hezteko gure ahaleginaren ikur gisa, ikasleak gizaki hezteko horiek hartuz eta horiei lagunduz.
Azaroaren 25ean, ostirala, Bidebarrietako Liburutegian “Memoria de un Centenario. Una mirada diferente a la educación de las mujeres” hitzaldia izan zen, Sevillako Unibertsitateko katedraduna den Consuelo Flecha andrearen eskutik. |
|
|
IKASBIDE IKASTETXEAK EDUCA 2011 BILTZARREAN PARTE HARTU DU |
|
Agenda 21 programaren koordinatzaileak eta Zuzendaritza Taldeak Educa 2011 biltzarrean parte hartu dute. Biltzar hori Madrilen izan zen, 2011ko abenduaren 8tik 10era bitartean.
Instituzio Teresatarrak hezkuntzan diharduen 100 urteen barruan egin da biltzar hori. Educa 2011 biltzarrak P. Poveda Castroverdek gizaki guztion duintasunaren alde egin zuen apustua eta izan zuen konpromisoa ospatzen ditu eta horien alde jokatzen du. Guztiontzako hezkuntzaren alde egiten du, hain zuzen, askeago eta gizarte bidezkoak, solidarioak eta elkarrizketarako irekiak eraikitzeko gai egingo gaituen hezkuntzaren alde. (www.educa2011.org).
Ikastetxeak bi jakinarazpen aurkeztu ditu. Jakinarazpen horiek Espainiako Instituzio Teresatarreko ikastetxeekin elkarlanean egin ditu. Horra hor:
-
Ikasgelako jarduera familiekin eta agente sozialekin batera antolatzea. Jasangarritasunaren, konpromisoaren eta herritarren erantzukizunaren aldeko hezkuntza. (“Eskolako Agenda 21” programa).
-
Nola lan egin ikasgela barne-hartzailean? Hori ahalbidetzen duten hainbat estrategia.
Lankidetza-ikaskuntza.
Gure hezkuntza-jardunbideaz gogoeta egiteko, jardunbide egokiak partekatzeko eta beste batzuekin hezkuntza- eta gizarte-sareetan lan egiteko konpromisoaren ondorio izan da ikastetxearen partaidetza. |
|
PARTICIPACIÓN DEL COLEGIO IKASBIDE EN EL CONGRESO EDUCA 2011 |
|
La coordinadora del programa Agenda 21 y el Equipo Directivo han participado en el Congreso Educa 2011 celebrado en Madrid del 8 al 10 de diciembre.
Este congreso se ha celebrado en el marco de los 100 años de presencia de la Institución Teresiana en la educación. Educa 2011 celebra y comparte la apuesta y el compromiso de P. Poveda Castroverde a favor de la dignidad de todas las personas. Apuesta por una educación para todos/as, que nos haga más libres y más capaces para construir sociedades justas, solidarias y dialogantes. (www.educa2011.org)
El colegio ha presentado dos comunicaciones elaboradas de forma colaborativa entre los centros de la Institución Teresiana de España:
-
Articulación de la actividad del aula con las familias y agentes sociales. Una educación para la sostenibilidad, compromiso y responsabilidad ciudadana (El programa “Agenda 21 escolar”).
-
¿Cómo trabajar en un aula inclusiva? Algunas estrategias que lo hacen posible.
Aprendizaje cooperativo.
La participación del centro responde al compromiso de reflexionar sobre nuestra práctica educativa, compartir las buenas prácticas y trabajar con otros en redes educativas y sociales. |
|
|
|
|
|
|
Pág. 1 de 7 |