| Elkartasun Jardunaldiak "Beste ikusteko era bat, beste egiteko modu bat. Berdintasunaren alde mugitu" |
| Jueves, 11 de Marzo de 2010 15:14 |
|
Bilbo, martxoa 2010 Kaixo lagunok! Beste urteetan bezala, aurten ere ELKARTASUN JARDUNALDIAK ospatuko ditugu. “Beste ikusteko era bat, beste egiteko modu bat. Berdintasunaren alde mugitu” geure lema da. Urte honetan Instituzio Teresatarraren InteRedek aurkeztutako MUDHA (Dominikar eta Haitiar emakumeen mugimendua) proiektuarekin elkarlanean ari gara. Web orrian aipatu genuenez, kurtsoan zehar, Giza eskubideak, Gabonak eta Bakea ospatzen diren egunetan genero berdintasunaren ikasleekin landu egin dugu. Esku tartean daukazun eskutitz honen asmoa da jardunaldietan izango diren ekintzei buruzko informazioa ematea eta horietan parte hartzera bultzatzea. Martxoaren 16an, asteartean, 18.00etan, gimnasilekuan mahai inguruan izango dugu. Bertan, “Beste ikusteko era bat, beste egiteko modu bat. Berdintasunaren alde mugitu” lema ikuspuntu desberdinetatik aztertuko da. Parte hartzaileak:
“Emakumeak aurrera egiten badu, munduak ere bai” InteRedek ekarritako erakusketa ere egun berean bisitatu ahal izando duzue. Zuen parte-hartzea posible izateko haurtzaindegi zerbitzua ere egongo da. Borondatzeko lan esperientzia eta Dominikar Errepublikako errealitatea hurbiltzeko asmoz, Olga Garciak D.B.H.ko ikasleentzat prestatutako hitzaldiak, besteak beste. Elkartasun astean, martxoaren 22tik 26ra, Lehen eta Bigarrren Hezkuntzako atsedenaldietan A.P.A.k antolatutako bokata salmenta lagunkidea izango da. Eta azkenik, martxoaren 25ean, 17,00etatik 19,00etara elkartasun jaia ospatuko dugu eta jai hau ospatzeko zuen laguntza eta parte-hartzea ezinbestekoa da.
Danok zaudete gonbidatuta jateko desberdinak egitera (25ean, goizeko 9.00etatik A.P.A bulegoan utzi ahal izango dira). Eskutitz honekin batera doakizuen elkartasun kartazala Ikasbideko harreran entregatu ahal izango da. Denon artean Elkartasuna areagotuko dugu. Ekartasuna jaian ikasleek parte hartu ahal izateko egun horretan ez da eskolaz kanpoko ekintzarik. Apur batzuekin elkartasuna posiblea dela sinistu nahi dugu. Parte hartuko duzuelakoan, agurtzen zaituzte. |
Buscador
Boletín Ikasbide
Introduce tu dirección de correo electrónico para recibir nuestras noticias directamente a tu email:
Noticias Ikasbide
Noticias APA