DBH 2. Gizartearen mezuak argitara

(CARLOS GARAICOA ARTISTA KUBATARRAREN LANETIK ABIATUTAKO EKOIZPENA)

Carlos Garaicoaren erakusketa ikustera joateko aukera suertatu zitzaigun momentuan, DBH 2 kurtsokoak plastika arloan HIRIA gaia Bodys Isek Kingelez artista afrikarraren eskuz lantzen ari ginen eta, martxoak 9, artista kubatarra ikustera Bilboko Alhóndigara joan ginen.

Garaicoaren EPIFANIAS URBANAS erakusketa ikustean, beste ideia batzuk piztu ziren gure baitan, hiriari buruz hausnarketa biribiltzeko lagundu digutenak.

Hasieran taldeka planteatutako hiri hirudimentsionalari banakako irudiak gehitu egin dizkiogu. Garaicoak egiten duen bezala, geuk ere geure hiria gizartearen mezuak adierazteko euskarri bihurtu dugu. Plastika gelako lehioak apaindu ditugu, adierazpen plastikoan ere, aniztasuna balorea dela erakusten dugularik.

Eskerrik asko Kingelez!

Eskerrik asko Garaicoa!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: