LH5 Geuk irakasle!

Lehen hezkuntzako bosgarren mailako ikasleok Natur Zientziak lehengo gaia, “Gizakia eta osasuna”, proiektu polit baten bidez landu dugu.

Klasea 10 taldetan banatu genuen eta bakoitzak azpi-gai bat landu behar zuen, adibidez, digestio sistema, nerbio sistema, eskeletoa..

PowerPoint baten bitartez eskemak egin genituen teoria laburtzeko eta gero ekintza praktiko eta didaktiko bat pentsatu genuen. Honela, guztiok ikasi genuen modu dibertigarri eta dinamiko batean.

Azkenik, galdera batzuk sortu genituen ere aztertzeko ikasitakoa eta irakasleek batzuk aukeratu zituzten amaieran test bat egiteko.

 

Primeran egon da ikastea gero gure ikaskideei irakasteko eta pentsatzea nola jarri praktikan ikasitako teoria.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: