Pedro Poveda deuna 2018

Instituzio Teresarra sortu zuen Pedro Povedaren eguna ospatu genuen

Haur Hezkuntza:

Astean zehar bere bizitzaren aspektu garrantzitsuak ikasten ibili ginen.

Jaiegunean, Pedro Povedari buruzko lan bat egin genuen ikasgeletan; ondoren, gimnasioan denok elkarrekin herri kiroletan aritu ginen eta, etxera joan baino lehen, txokolatezko irabiakia gailetatxoekin hartzera jaitsi ginen patiora. Primeran pasatu genuen!

Lehen Hezkuntza:

Astean zehar bere bizitzaren aspektu garrantzitsuak ikasten ibili ginen ere eta jaiegunean euskaristia eta gero dantzaldia egin genuen.

Hemen dituzue gure dantzak:

DBH:

Goizean DBH eta LHko ikasleak mezatara hurbildu ginen han bildu ziren familiekin; gero, DBHkoek txoripan goxo bat jan genuen ikastetxean eta mailaz maila argazki bat egin genuen.

Azkenik, guztiok banandu ginen ikastetxeko leku desberdinetatik jarduera batzuk egiteko (futbola, saskibaloia, pin-pon, eskupilota, talo tailerra, mahai jolasak, eskulangintza, karaokea eta aerobiton).

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: