2018 Donejakue Bidea

Aurten Donejakue Bidea ibili duten DBHko 4. mailako ikasleetako baten ama naiz. Bidearen azken 100 kilometroak egin dituzte, hain zuzen ere, Bidea egin dela egiztatzen duen “La Compostela” agiria lortzeko eskubidea ematen dutenak.
Bidearen hainbat etapa ikasleekin ibiltzeko zortea izan dut. Esperientzia ahaztezina izan dela besterik ezin dut esan. Elkarbizitza, elkarrekin igarotako txolarteak, hala-holako uneak ere, nire bizitzaren zati dira jada.
Bideak iragan eta geroaren arteko mugarria ekarri dit. Neska-mutilak erneguka ibiltzen, erortzen eta altxatzen ikusi ditut. Nekea eta babak, noiz iritsiko gara?, ezin dut gehiago.., eta, nekeak neke, aurrera jarraitu dute, etapa bakoitzaren amaieraraino.
Aterpetxera iristean, dutxa hartu, babak sendatu, eguneko bitxikeriak elkarri kontatu, afaldu, atseden hartu … eta elkarrekin bizitzen ikasten ari garela sentitu.  
Beste pertsona batzuk ezagutu ditugu, munduko hainbat txokotatik etorritako erromesak, gu bezalakoak.
Besarkadak eman dizkiogu elkarri musu-truk. Behiak eta traktoreak saihestu ditugu; gaztainondo eta eukalipto artetik, aldapan gora eta behera ibili gara.
Eta, Santiago de Compostelara iristean, Erromesaren Mezara joatean eta “La Compostela” jasotzean, hunkitu egin gara.
Pentsatu nahi dut Bideari ekin aurretik baino jakintsuxeago eta zintzoxeago itzuli garela.
Eskerrik asko, Ikasbide!
Bidaia on!
Marisa Ozalla, Santiago Zabaloren ama

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: