HH: Artziniega 2018

Joan den ostegunean, aurreko kurtsoetan bezala, gure lagunekin Artziniegara joan ginen autobusez, ikasturtearen amaiera ospatzeko. Eguraldi-iragarpenak txarrak izan arren, egun ederra izan genuen eta elkarrekin izugarri gozatzeko astia.

Hiru eta lau urtekook Arteko Andre Mariaren Santutegiko landetan jolastu genuen bitartean, bost urtekook Artziniegako Museo Etnografikora hurbildu ginen pasa den mendean gure arbasoak nola bizi ziren ikus eta ikasteko. Bueltatzean taldeka bazkaldu genuen eta eskolarako bidea hartu baino lehen, berriz jolasteko aukera izan genuen.

Beti bezala, primeran pasatu genuen!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: