2018/19 IKASTURTEKO ELKARTASUN PROIEKTUA: GUATEMALA

Berriro ere elkartasun astea ospatu dugu, hain zuzen ere, maiatzaren 27tik 31ra, San Pedro Povedaren Jaiaren egunean.

Aurtengo ikasturtean, Intered proiektuaren eskutik, Guatemalan elkarlanean ari izan gara, “Soberanía alimentaria para el cuidado de la vida/Elikadura-burujabetza bizia zaintzeko" izenburupean. Gure erosketa-saskiaren eta Guatemalako komunitate askotan gertatzen ari denaren eta bizia zaintzeko elikadura-burujabetzaren alde jokatzearen artean zein lotura dagoen ulertzen ikasi dugu  eta hainbat jarduera egin dugu, Guatemalako kultura eta gizartea hobeto ezagutzeko.

Beste behin ere, ikasle, familia eta ikastetxeko langile guztien laguntzari esker bikain joan da.

ESKERRIK ASKO, GUZTIOI!!!!!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: