KAKORRATZA = GANCHILLO

https://www.youtube.com/watch?v=YpBGbwuM6uo

Erronka: Baietz milaka lortu!

Gabonak inguruan, plastika gelan, arteari buruz hausnartu ostean, norberaren ideiak babesteko txanoa ehundu genuen, kakorratzaz.

Sarean aurkitzen diren kakorratzaren inguruko tutorial gehienak emakumezkoek eginda daude, eta euskeraz oso gutxi. Horrexegatik, eta aurtego DBH4ko plastika taldaren %80 mutilak direnez, tutoriala egin eta YOUTUBEn igotzeko proposamena egin nien. Eta haiek barrezka hasi ziren, inork ikusiko ez zuelakoan.

Antza, bideo baten balioa YOUTUBEn lortutako ikustaldietan datza.

Haiek ez zekiten, baina kakorratzak munudan zehar zaletasun handia dauka; beraz, ez zitzaidan asko kostatu ehunaka mila bistaratze zituzten tutorialak aurkitzea, ezta milioi bat baino gehiago ere. Eta orduan, haien barrea isildu zen. Neuk luzatutako erronka onartu egin zuten: tutorial elebiduna egingo genuen, euskaldunen, baita erdaldunen, ikustaldiak gureganatzeko.

Ikasturtea amaitzear dagoela, tutoriala amaitutzak jo dugu. Haiek oraindik barrezka daude…

Orain, zuen txanda: KAKORRATZA = GANCHILLO bideoaren balioa YOUTUBEko erabiltzaileen esku!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: