DBH 4: Biolentzia matxistarik gabeko gizarte libre bat

https://www.youtube.com/watch?v=AQsgGcEuHsw

Azken bi ikasturte hauetan DBH 3. mailako ikasleek InerRedek bultzatutako Proiektuan parte hartu dute. Proiektuaren leloa "Biolentzia matxistarik gabeko gizarte libre bat" izan da.

 InterRedek zaintzaren etika oso presente dauka eta proiektu erakargarri bat planteatu zigun: zaintzaren korresponsabilitatearen barruko metodologia lusiko-artistikoetatik, baterako hezkuntza eta biolentzia matxistaren prebentzioa bultzatu.

 Proiektu honetan iaz  murgildu ginen, eta ondoren, 17 saioetan ikasleek hausnaketan, ekintzan eta parte hartzean zentratutako hainbat jarduera egin dute. Helburua oso argi zegoen, nork bere burua deskubritu, sentimenduak adierazten ikasi,  besteak ulertu, guztion arteko desberdintasunak errespetatu eta azkenik nork bere bizitzaren ekintzaile aktibo bihurtu.

 Formakuntzari eta parte hartzeari begirako proiektu honen emaitza antzerki lan bat izan da, non ikasleek zapalduaren antzerkiaren metodologia erabiliz, soilik elkarrizketaren bidez lor daitekeen justizia sozialaren aldeko aldarria adierazi duten.

 

Coeducación en centro educativo - Bilbao https://www.youtube.com/watch?v=zx2nYyy0IUg

 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: