Haur Hezkuntza

18 - 19 IKASTURTEKO HEZKUNTZA-PROPOSAMENAK

Bidea gurea da

"Fededunak gara, esperantza daukagu eta amets egiten dugu…" San Pedro Poveda

 

JARDUTEKO ILDOA:

  • Gainerakoekiko elkartzea eta guztion proiektuarekiko konpromisoa bultzatzen dituzten gaitasunak eta jarrerak sustatzea ikasleen artean.
  • Eskola-elkartean elkarbizitza oneko giroa sustatzea, oinarri hauekin: harremanak, partaidetza erantzunkidea, errespetua eta enpatia.

Ikasgelan

  • Bi ikasturtez, kontzientzia eta gorputz-ardatzerako egiten ari garen jardunbideak aberastu eta sendotzea, hain zuzen ere, hauek lortzeko:
    * norberaren ongizatea izateko.
    * gainerakoekin elkartzeko.
    * eta gauza berriak gogoz ikasteko.

Ikastetxean

  • Barnekotasunean prestatzeko planarekin jarraitzea, gogoeta egiten jarraitzeko eta ikasleekin egiten ditugun jardunbideak hobetzeko.
  • Ikasleei eskaintzen dizkiegun tokiak zaintzea, garbiak, txukunak, lasaiak edota atseginak izan daitezen.

Familiekin

  • Ikasturte hasierako bilera orokorretan hauetaz mintzatuko gara: harrera-denbora ikasleen arteko elkartze-denbora gisa, taldeko manipulazio-jarduerak, jarrera onaren garrantzia edo ikasgelaren ordena, besteak beste.
  • Ikasturtean zehar, egunero zuen seme-alabekin egiten dugun lanean, hainbat balio (ahalegina, nor bere burua hobetzeko grina, lankidetza eta talde-lana) izango ditugu xede Instituzio Teresiarraren Kirol Topaketetan (EDIT-Encuentros Deportivos de la Institución Teresiana).

 

18 - 19 IKASTURTEKO IRAKASLERIA

2 urteko gela

A — Amaia Elordui

B — Arantza Garabieta

Laguntzailea: Natalia Herrán

Lehen maila

A — Beatriz Quintanilla

B — Oihana Pérez

Bigarren maila

A — Inmaculada Martínez

B — Natalia Vielva

Hirugarren maila

A — Txento Blázquez

B — Ainara Samperio

Ingeles irakasleak

Oihane Hurtado

Ainara Samperio

Musika irakasleak

Arantza Garabieta

Oihane Hurtado

Julene Lekunberri

Pedagogia Terapeutikoa

Elena Aguayo

Hezkuntza-Laguntzako espezialista

Susana Cirarda

Oihane Samperio (Josune Pérez)

Koordinatzailea

Natalia González

ORDUTEGIA

2 urteko gela eta H. Hezkuntzako 1. maila
Astelehenetik ostiralera, 9:20tik 12:45era eta 15:00etatik 16:45era.

H. Hezkuntzako 2. maila
Astelehenetik ostiralera, 9:20tik 12:50era eta 15:00etatik 16:50era.

H. Hezkuntzako 3. maila
Astelehenetik ostiralera, 9:20tik 12:55era eta 15:00etatik 16:55era.

Ez da klaserik egongo:

  • Asteazkenetan.
  • Pedro Povedaren egunean (maiatzak 25ean). Egun honetan ere ez da jantoki zerbitzurik egongo.
  • Gabon (abenduak 22), Aste Santu (martxoak 23) eta udako (ekainak 22) oporretako bezpera-egunetan. Egun hauetan ere ez da jantoki zerbitzurik egongo.

Ateak 5 minutu lehenago irekiko dira. Ikaslea berandu heltzen bada, sarrerako eserlekuan itxaron behar izango du.

BIZIKIDETZA ETA FUNTZIONAMENDUA

Bertaratzea eta ordurako iristea

  • Errespeta itzazue jarritako ordutegiak: haurrak ordurako ekarri eta eraman itzazue.
  • Berandu iristen diren ikasleak (baita bi urteko ikasgelakoak ere) ate nagusitik sartuko dira eta sarrerako eserlekuan itxarongo dute harrera-lekuko pertsona batek ikasgelara eraman arte.
  • Oso importantea da haurrak eskolara etortzea erregulartasunez.
  • Haurrak eskolara edota jantokira ez badoa, abisatu telefonoz.
  • Eskola-ordutegietan tutoreek ez dute telefonoa hartuko.
  • Sartzeko orduan ezin da igo gelara. Edozein gauzarako ohartxo bat bidali (data eta izenarekin)
  • Errespeta ezazue patioko marra gorria irteerak errazteko.
  • Aulkiak gordetzeko prestaturik dagoen lekua 2 urteko umeentzat da.

Arropa erosoa

  • Arropak erosoa izan behar du, ez du ez petorik, ez tiranterik, ez gerrikorik izan behar.
  • Haurrak kendu ditzakeen jantzietan josi ezazue zinta bat haren izenarekin; zintak jantzia zintzilikatzeko ere balio behar du.
  • Haurrei zikintzen direnean jartzen diegun arropa lehenbailehen garbituta bueltatu.
  • Euskara Egunean arropa guztia izenarekin eta jantzita ekarriko dute.

Psikomotrizitate-gela

Psikomotrizitate-saioa duten egunetan, haurrek eskolako txandala (2 urtekoak izan ezik), kamiseta zuria, belkrodun  oinetakoak eta ez labaintzeko galtzerdiak jantzi behar dituzte (arropa guztia jantzita baita galtzerdiak ere).

Irteerak

  • Komenigarria da haurrek programatutako ekintzetan eta irteeretan parte hartzea.
  • Irteeretan ezinbestekoa da ikastetxeko txandala janztea (ordainketa bankutik izango da).

Jangela

 Haurrak jangelara joan behar ez badu, abisatu harreran baita tutoreari ere.

Urtebetetzeak

  • Urtebetetzeak ospatzeko gailetak bakarrik ekarriko dituzte.
  • Ez dira txartelak edota gonbidapenak banatuko.

Bisitak

  • Jarritako egutegiaren arabera egingo dira; betiere, aurrez ordua hartuta.
  • Bileretara haurrik gabe joan behar duzue.

Osasuna eta higienea

  • Umeak ezin dira eskolara gaixorik joan.
  • Ikasleei ez zaie botikarik emango. Ematekotan gurasoen ohar bat ekarri behar dute.
  • Ez dira botikak eraman eta ekarriko, arriskutsua baita.
  • Zorriak; umeen buruak aztertu eta bereiziki ohar bat bidaltzen dizuegunean.
  • Ezin da litxarreriarik ekarri.
  • Ezin da fruitu lehorrik ekarri.
  • Ezin da hortzetako eskuilarik ekarri.

Grabaketak

  • Eskola esparruan edozein grabazio edo argazki egiteko, ezinbesteko baldintza da zuzendaritza taldeari baimena eskatzea.
  • Datuak Babesteko Legeari jarraituz, adin txikiko baten irudia datu pertsonala dela. Hau jasota dago DBPLren 3. artikuluan, eta beraz, Lege honek eta berau garatzen duten erregulazioek babestuta dago. Ondorioz, debekatuta dago ikasleen argazkiak edo bideoak grabatu eta zabaltzea, hala ikastetxe barruan nola eskola orduan ikastetxetik kanpo egiten diren jardueretan.
  • Familia guztiek ez dute beren seme-alabei argazkiak edota grabaketak egiteko baimena ematen.

JARDUERAK 18 - 19

Lehen hiruhilekoa

  • Santa Teresa (urriak 15)
  • Kalerako irteera (1. eta 2. mailak)
  • Indautxu plazarako irteera (1. maila)
  • Casilda Iturrizar parkera irteera (2. eta 3. mailak)
  • ABAO txiki (3. maila, azaroak 5)
  • Agenda 21eko eguna (azaroa)
  • Euskararen Egunaren ospakizuna (abenduak 3)
  • Giza Eskubideen egunari buruzko jarduerak (abenduak 10)
  • Gabonetako ospakizuna (abenduak 21)

Bigarren hiruhilekoa

  • Bake egunaren ospakizuna (urtarrilak 30)
  • Agate Deuna (otsailak 4)
  • Antzezlana ingelesez (otsailak 18)
  • Inauterien ospakizuna (martxoak 1)

Hirugarren hiruhilekoa

  • Antzezlana euskaraz (maiatzak 8)
  • Elkartasun astea (maiatzak 27tik 31era)
  • Ikastetxeko jaia: Pedro Poveda (maiatzak 31)
  • "Gosari osasuntsuak" (1. eta 2. mailak, ekaina)
  • Ikasturte bukaerako ibilaldia Artziniegara. Haur hezkuntzako 3. mailako taldeek museo etnografikoa bisitatuko dute. (ekainak 7)

Interesgarriak irudituz gero, ikasturtean zehar batuko gatzaizkien jarduerak sortu ahal dira.

ELKARRIZKETAK FAMILIEKIN

Datorren ikasturterako bisiten ordutegia honakoa da:

  • Urriak 23
  • Azaroak 14
  • Abenduak 12
  • Urtarrilak 15
  • Otsailak 5
  • Apirilak 3
  • Maiatzak 14
  • Ekainak 5

Astearteetan (17:00etatik 19:00etara) eta asteazkenetan (15:00retatik 17:00etara). Bietan aurretik ordua eskatuta.

EBALUAZIOAK

Ikasleen ebaluazioa etengabekoa izango da.

Ikasturtean zehar tutoreek elkarrizketa pertsonalak izango dituzte familiekin ikasle bakoitzaren eboluzioa aztertuz joateko.

Ikasturtea bukatuta, txosten idatzi bat emango da.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: