Hezkuntza proiektuak

 

Ikastetxeko Hezkuntza Proiektutik ondorioztatzen diren planak zehaztea:

1. Hizkuntza-proiektua

  • Ikasturte honetan, “bertako hizkuntza-laguntzailea” figurarekin jarraituko dugu, Haur Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 4. mailara, ikasleen mintzamena eta ahoskera sustatzeko helburuz.
  • Lehen Hezkuntzako irakurtzeko plana ingelesera hedatu dugu.

2. IKT plana

  • Haur Hezkuntzako ikasgelak ekipamendu digitalez hornitzea.
  • IKT Heldutasun Ziurtagiria.

3. Aniztasuna aintzat hartzeko plana

  • HBSP DBHko 1. eta 2. mailetan: beste irakasle bat, Euskara, Gaztelania eta Matematika irakasgaietan.
  • Hezkuntza-behar bereziak aintzat hartzea.

4. Tutoretza plana

  • Gainerakoekiko harremana.
  • Garapen pertsonala.
  • Lanbiderako orientabidea.
  • Ikasteko prozesuak.

5. Pastoraltza eta gizartean gure burua aurkezteko proiektua: 2016/17 ikasturtea

1. Helburuak

2017/18 ikasturtean helburu hauek landuko dira batik bat:

  • Ekintzak sustatzea, ikasleak barneratu, isilean egoteko, gogoeta egiteko eta arretaz entzuteko gaitasunaz jabe daitezen. Hori egiteko uneak sortzea eta horretarako jarduerak taxutzea.
  • Familiek hobeto ezagut dezatela Pastoraltza eta Proiekzio Sozialeko Plana, parte hartzera animatzen jarraituko dugula.
  • Elkartasun Batzordea sustatzea, ikasturteko elkartasun-proiektua garatzen jarraitzeko.
  • Ikasleak prestatzeko ekintzak taxutu eta garatzea, sailaren ildoekin bat etorriz.
  • Ikasleek Sailak proposatutako ekintzak taxutu eta garatzen eta ikasleekin boluntariotza ekintzetan parte har dezaten sustatzen jarraitzea.


2. Lan-arloak eta ekintzak

2.1. Prestakuntza humanizatzailea ikuspegi kristauarekin

  • Hezkuntza-proposamena egitea eta horren etapak ikasturte hasierako bileretan zehaztea eta aurkeztea.
  • Tutoretzetan, etapa-mailan eta ikastetxe-mailan, Giza Eskubideen Egunerako, Bakearen Egunerako eta Elkartasun Jardunaldietarako egiten diren ekintzak, ikasturteko elkartasun-proiektutik taxutzen direnak.

2.2. Esperientziaren bidez fedea transmititzea

  • Ikasleekin liturgialdiak prestatzen dira: Abendualdia-Gabonak eta Garizuma-Pazkoa.
  • Eskola-elkartearen ospakizunak: Santa Teresaren jaia, Gabonetako eukaristia, San Pedro Povedaren jaia eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleei agurra.
  • Ikasgeletan San Pedro Povedaz eta Instituzio Teresarraz lan egiten da, jaien aurretik.
  • Ospakizunak, ikastetxeko irakasleekin eta langileekin.


6. Elkarbizitzarako plana

Plan horretan oinarritzen da elkarbizitza ulertzeko gure modua, elkarrekin bakean bizitzeko arauak ditugu eta errespetua eta talde-lana balioak lantzen ditugu.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: