Pastoral eta Proiekzio Sozial Saila

2018 / 2019 ikasturteko sail honen partaideak:

  • Mª Begoña de Viguri (DBH)
  • Laura Aparicio Martínez (DBH)
  • Irune Garaizabal (Lehen Hezkuntza)
  • Oihana Pérez Santa Marina (Haur Hezkuntza)

 

Jardueren egutegia:

  • Liturgi Aldietako prestakuntza eta ospakizunak: Abendualdia-Gabonak, Garizuma eta Pazkoa.
  • Santa Teresa dela eta, ikasturte hasierako Eukaristia.
  • Giza Eskubideen eguna.
  • Gabonetako Eukaristia.
  • Bake eguna.
  • Elkartasunen jardunaldiak.
  • San Pedro Povedaren jaieguna.
  • DBH 4. mailako ikasleen Agurra.

 

Ikasturteko helburuak

2018/19 ikasturtean helburu hauek landuko dira batik bat:

  • Ekintzak sustatzea ikasleek barneratu, isilik egon, gogoeta egin eta entzuteko gaitasuna ezagut dezaten, eta, eginkizun horretan, horretarako uneak ezartzea eta barnekotasun-taldearekin elkarlanean jarduerak taxutzea.
  • Sailaren eta barnekotasun-taldearen arteko koordinazioa bultzatzea, barnekotasunari buruzko prestakuntza-saioak taxutu eta gauzatzeko eta, modu sistematikoan, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan barnekotasun-jarduerak sartzeko.
  • Familien artean Pastoraltzari eta Gizarte Oihartzunari buruzko Plana zabaltzen jarraitzea, eta familiak parte hartzera animatzen jarraitzea.
  • Elkartasun Batzordea ikastaroko elkartasun-proiektua garatzen jarraitzera bultzatzea.
  • Sailaren ildoen arabera, irakasleak prestatzeko ekintzak taxutu eta garatzea.
  • Irakasleek sailak proposatutako ekintzak taxutu eta garatzen eta ikasleekin boluntariotzako ekintzetan parte har dezatela sustatzen jarraitzea.

 

Lan-eremuak eta ekintzak:

1. Ikuspegi kristaudun prestakuntza humanizatzailea

  • Hezkuntza-proposamena egitea eta hori etapetan zehaztea eta ikasturte hasierako bileretan aurkeztea.
  • Ikasturteko elkartasun-proiektutik taxututako ekintzak, tutoretzetan egiten direnak, etapa eta ikastetxe-mailan Giza Eskubideen Egunerako, Bakearen Egunerako eta Elkartasun Jardunaldietarako.

 

2. Fedea esperientziaren bidez transmititzea

  • Ikasleekin aldi liturgikoak prestatzea: Abendualdia/Gabonak eta Garizuma/Pazkoa.
  • Eskola-elkartearen ospakizunak: Santa Teresa jaia, Gabonetako Eukaristia, San Pedro Povedaren jaia eta Bigarren Hezkuntzako 4. mailako ikasleen agurra.
  • Geletan Pedro Povedari eta Instituzio Teresiarrari buruzko lana egitea jaia egin aurretik.
  • Ospakizunak, ikastetxeko irakasleekin eta langileekin.

 

3. Toki-inguruetan inplikatzeko eta horien aldaketa sozialerako prestakuntza

  • Elkartasun-proiektuari buruzko ekintzak: hitzaldiak, jarduerak tutoretzetan, tailerrak, mahai-inguruak edo erakusketak bisitatzea, besteak beste.
  • Giza Eskubideen Egunean, Bakearen Egunean eta Elkartasun Jardunaldietan egingo diren ekintzak taxutzea.
  • Boluntariotzari buruzko plana Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleekin, boluntariotza sustatzeko eta ikasleak protagonista egiteko.
  • Ikaskideei proiektuaren berri ematen diete, Elkartasun Jairako tailerrak prestatzen dituzte, besteak beste horma-irudiak edo triptikoak diseinatzen dituzte; eskola-elkartea inplikatzeko, tailerrak burutzen dituzte eta jaiaren azpiegitura muntatzen laguntzen dute.

 

 

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: