Colegio Ikasbide Ikastetxea

Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu genuen Ikasbiden.

Haur Hezkuntzan, goizez "Gure Euskal pastela" prestatu ondoren, herri kiroletan ibili gara. Arratsaldez, dantzaldia izan dugu eta ikasgeletan prestatutako dantzak burutu ditugu. Festa amaitzeko, egindako pastela jan dugu gure lagunekin.

Etapako argazkiak

 

Gehiago irakurri...

Nazio Batuen Agenda 2030 eta 17 Garapen Iraunkorrerako Helburuak  Bizkaiko ikastetxeetara hurbiltzeko asmoz, Unesco Etxeak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Enplegu, Gizarteratze eta Berdintasun Sailak, aurkeztu zuten asa den irailean “Alda dezagun planetaren norabidea... Mugi zaitez GIH-en alde…batukadaren erritmoan” Kanpaina bigarren hezkuntzako ikasle eta irakasleei zuzenduta.

Gehiago irakurri...

Azaroaren 19an, Lehen hezkuntza 2. Mailako ikasle eta irakaleak Olentzeroren etxera joan gara. Han hainbat pertsonaia mitologikoekin elkartu gara eta Olentzerori gure gutunak eman dizkiogu.

Primeran pasatu dugu eta espero dugu Olentzerok eskatutakoa ekartzea.

Pasa den azaroak 22an, udazkenak gure ingurunean sortzen dituen aldaketak ikustera hurbildu ginen Casilda Iturrizar parkera. Honetan, zuhaitzak arretaz behatzen genituen bitartean hosto ezberdinak hartzen aritu ginen. Parketik ibilalditxoa egin ondoren ahateen urmaelera abiatu ginen eta gure zelai-koadernatxoan ikusi, ukitu, usaindu eta entzundako zerbait marraztu genuen. Hamaiketakoak bertan jan eta gero, haurrentzako gunera igo ginen lagunekin jolasteko.

Bai goiz ederra eta dibertigarria!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: