Colegio Ikasbide Ikastetxea

World Bullying Prevention Day is an international day marked on May 2nd to raise awareness of bullying and cyberbullying. Here you have our RESPECT SONG (6th grade students) that will appear in our theatre play coming soon!!!

 

Gaur, maiatzak 2, Bullying aurkako nazioarteko eguna da. Hemen daukazue 6. mailako ikasleek abestutako kanta RESPECT agertuko dena gure ingleseko antzerkian.

4. mailako Ekonomiako ikasleok kontsumoaren inguruko lan bat egin dugu. Hasiera batean hainbat inkesta egin genituen, bai ikastetxeko patioan, bai Indautxuko auzoan ere. Emaitzak grafikoetan adierazi ditugu. Azkenik bideo bat egin dugu. Bideoan kontsumo arduratsua lortzeko hainbat aholku ematen ditugu.

Espero dugu zuen gustokoa izatea!

Familia horiek:

Beste behin, elkartasun astea ospatuko dugu, apirilaren 23tik aurrera, InteRedek laguntzen duen Peruko proiektuaren gainean.

Proiektu horren hartzaileak Peruko (Cuzco) umeak, irakasleak eta familiak dira. Zainketen pedagogia sustatzen du proiektuak, eta, helburu horrekin, hezkuntzaren erdian bizitza jartzen du, kulturarteko ikuskera inklusibo eta elebidun batetik eta genero-ikuspegi batetik. Izan ere, proiektuaren helburua da ikasleek beren buruak, beren lurra eta kultura aintzakotzat har ditzaten, garapen pertsonaleko aukera hobeagoak lor ditzaten eta altxor preziatuen duten kultura kitxuaren zaindari izan daitezen (https://www.youtube.com/watch?v=v5_sTnMrvoA).

Aste horretan, hortaz, hainbat jarduera egingo dugu Peruko kultura eta gizartea hobeto ezagut ditzagun. Proiektu horren bidez, justizia sozialaren, genero-ekitatearen eta ingurumen-iraunkortasunaren aldeko konpromiso-jarrera sustatu nahi dugu.

Urtero egin ohi dugun bezala, hilaren 26ko –osteguna– arratsaldean, 17:00etatik 19:00etara, tailerren eskutik ikasitakoaz, zozketa batez, musikaz, askari batez eta abarrez gozatu eta poztasunez adierazteko aprobetxatuko dugu.

Beti bezala, parte hartzera animatzen zaituztegu, eta aldez aurretik eskertzen dizuegu zuen laguntza eskuzabala Bokata solidarioan eta 26ko askarian.

ESKERRIK ASKO GUZTIOI!!!!!

 

 

5. mailako ikasleek, ilusio handiz, irrati saio batzuk prestatu dizkizuegu. Gogor ibili gara gure programak prestatzen. Ondoren, irrati saioak ikus ditzakezue. Espero dugu zuen gustokoak izatea!

 

5.A

5.B

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: