Colegio Ikasbide Ikastetxea

Ostiralean lehen eta hirugarren mailako ikasleekin EiTB-ra joan  ginen, bisita oso interesgarria izan zen eta irratian jendea agurtzeko aukera izan genuen! Entzun gintuzuen? Mila esker EiTB! 

Udazkena dela eta, 3 urteko umeook Indautxu parkera atera gara zuhaitzak ikustera eta hostoak hartzera. Andereñoekin ikasi dugun abestia ere denok batera kantatu dugu eta gero pixka bat jolastera joan gara.

Irailaren 26an, bi udaltzainekin Bide Hezkuntzako pistara abiatu ginen, Sarrikora.

Trafiko seinale batzuk birpasatu genituen eta beste berri batzuk ikasi ere. Bizikletaz ibiltzean edo oinezkoak izatean aurkitu ditzakegun arriskuei buruz ere hitz egin genuen.

Azkenean ikasitako guztia praktikan jartzea izan zen dibertigarriena.

Familia agurgarriak:


Udako oporrak amaitu dira eta 2019-2020ko ikasturtean ongi etorria eman nahi dizuet
Ikasbideko Hezkuntza Komunitateko guztioi.
Aurten gaurko eman nahi diogu garrantzia. Horretarako IT sare ikastetxe guztiotan BIZI
EZAZU+ leloa izango dugu. Ikasturte honetan “burua eta bihotza oraingoan” Pedro Povedaren
mezua geurea egingo dugu pozik bizitzen ikasteko eta besteen bizitza zoriontsua izaten
laguntzeko.
Hausnarketa hauek egiteko batzuetan aldakorra eta beste batzuetan den gure gizartea izan
dugu kontuan; aukera asko ematen dituen gure mundua eta, aldi berean, oztopoz beterik
dagoena eta arinegia dena.
Hezkuntza, partekatu behar dugun lana da. Hau da nire desioa: Ikasbideko guztiok izan
dezagun gogoa erronkaz beteriko ikasturtea hasteko eta gure Hezkuntza lana "oraingoari”
begira egiteko.


Ikasbideko guztiok ikasturte zoriontsua opa dizuegu.


Agur bero bat


Begoña Suárez

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: