Colegio Ikasbide Ikastetxea

Urriaren 5ean, 6. mailako ikasleak Gorbeiako parke naturalera joan ginen. Bertan Pagomakurrertik Arrabako zelaietara ibilaldi polita egin genuen baita ingurua ezagutzeko ginkana bat ere.

 

 

Berriro ere,   Ikasbideko  Eskola Kontseilua berriztatzeko (Ordezkaritza Organo Gorena),  hauteskunde prozesua  hasten da.  

Urte honetan gurasoak , irakasleak eta PAS-a berritzea egokitzen zaigu.

Guztion laguntza oso garrantzitsua da, eta horregaitik animatzen zaituztegu  zeuen parte hartzea kandidato moduan ere.

Aurkezteko epea  urriaren 31 amaituko da eta  azaroaren 15ean bozketa egingo dugu

MOTXILA PRESTATZEN

Ikasturte honetan hasiko dugun BIDEA egiteko ikasiko dugu MOTXILAN askorik ez dugula eraman behar, baita ere bakarrik ez gaudela, eta, elkarri laguntzen badiogu, guztion alderik onena ezagutuko dugula. Bidean Jainko Jauna izango dugu gurekin laguntzeko eta eusteko.

Nola prestatuko dugu motxila? 

"Color Esperanza" abestia ikusi eta entzungo dugu.

Ikasleek motxila nola prestatu behar duten erabakitzeko hurrengo galderen inguruan  egingo dute banakako gogoeta eta gero, tadekoa: 

- Zer sartu behar dugu motxilan?

- Zer egin ahal dut nik lagunen bidea (ikasturtea) errazteko?

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: