Colegio Ikasbide Ikastetxea

Ekainaren 13an, Uxue Aramburu, Jorge Martínez eta Oihane Hurtado, EA21ko batzordearen izenean,   udaletxera Bilboko 21 Eskola Agendaren Udal Foroa ospatzera joan ziren. Osoko bilkura, Juan María Aburto Bilboko alkatea buru izan zuen. Ikasleek 2018-2019 ikasturtean zehar egindako lana azaldu zioten udalari. Aurtengo gaia klima-aldaketa eta zarata izan da. Ikasleek apirilaren 11ko eskola arteko foroan zarataren inguruan adostu zituzten proposamen eta konpromiso berriak aurkeztu zizkioten udalari.

Ekainak 7an, aurreko kurtsoetan bezala, gure lagunekin Artziniegara joan ginen autobusez, ikasturtearen amaiera ospatzeko. Egun ederra izan genuen eta elkarrekin izugarri gozatzeko astia.

Hiru eta lau urtekook Arteko Andre Mariaren Santutegiko landetan jolastu genuen bitartean, bost urtekook Artziniegako Museo Etnografikora hurbildu ginen pasa den mendean gure arbasoak nola bizi ziren ikusteko eta ikasteko. Bueltatzean taldeka bazkaldu genuen eta eskolarako bidea hartu baino lehen, berriz jolasteko aukera izan genuen.

Primeran pasatu genuen!

DBHko 2 mailakoek Heziketa Fisikoan bizmodu osasuntsuaren aldeko marketing-kanpaina bat garatu dute. Proiektu hau taldeka lan egin dute. Talde bakoitza aspektu bat garatzeko arduraduna zen: kanpainaren leloa, bizimodu osasuntsu baten irudiak eta etxetik egin ditzakegun ariketa  desberdinak,  bizimodu aktiboago bat izateko. Ikustera anima zaitezte!

Bizimodu osasuntsua 2.A

Bizimodu osasuntsua 2.B

DBH 4. mailako ikasle batzuk  Europar Batasunaren inguruko tailer batean parte hartu dute.   Deustuko Unibertsitatean izan da. EBk gure bizitzan duen eragina aztertzeko aukera ezinhobea. 

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: