Colegio Ikasbide Ikastetxea

Familia agurgarriak:

Hezkuntz komunitateko partaideoi, hasi berria dugun 2011-2012 kurtso honetara, ongi etorri eman nahi dizuegu.

Ikasbide ikastetxean kalitatezko heziketa baten sinesten dugu hurbiltasunean indarra ipiniz, zuentzako gure garantia hoberena eta satisfazio iturria delakoan, baina elkarrekin bidea egiten, desafioak, proiektuak eta ilusioak konpartituz ere bai. Komunitatearen eraikuntzan parte hartuz.

Ikastetxeko langile guztiok zuen seme-alabekin eguneroko zereginetan gure dedikazio eta indarrak ipintzen ari gara; honegaitik gonbidatzen zaituztegu gure giza hezkuntz osoko proiektuan parte hartzera hamaika ahotsezko elkarrizketa baten bidez.

Ikasturte honetan, Instituzio Teresatarraren Mendeurreneko ospakizunarekin jarraituko dugu. Ikasturtean zehar, urtemuga honekin batera antolatuko ditugun ekitaldien berria emango dizuegu.

Ikasturte hau zuekin batera has gaitezen, datorren asteko batzar orokorretan igurikitzen dizuegu.

Ongietorri eta agur bero bat

Ikasbide Ikastetxeko langileok
Zuzendaritza taldea

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: