Colegio Ikasbide Ikastetxea

Adiskideok:

Ongi etorri 2012-2013 ikasturte berri honetara. Aurten ere, lehen batzarrera gonbidatu nahi zaituztegu hezkuntz-proposamenak aurkezteko eta jarraian, tutoreekin batzar bat edukiko duzue planifikazio orokorraren gaineko informazioa jasotzeko.

Batzar egunak hauek dira:

Irailak 25 asteartea:

  • 17:30ean - Lehen Hezkuntza (1go, 2. eta 3. mailak)
  • 18:30ean - Lehen Hezkuntza (4., 5. eta 6. mailak)

Irailak 27 osteguna:

  • 17:30ean - Haur Hezkuntza

Urriak 2 asteartea:

  • 17:30ean - Bigarren Hezkuntza

Lekua: Gimnasioa (4. pisua)

Haurtzaindegia 25ean eta 27an izango duzue. Lekurik ez dagoenez, behar-beharrezkoa den kasuetan erabiltzea eskertuko genizueke

Garrantzizko batzarrak direnez gero, zuen etortzea espero dugu.

Beste aldetik, 2012-13 ikasturteko Eusko Jaularitzaren dirulaguntzen deialdia atera dela jakinarazi nahi dizuegu. Interesa baldin baduzue idazkaritzan jaso ditzakezue inprimakiak 9:00etatik 13:00etara.

Jaso ezazue gure agurrik beroena,

Aitor Arriaga Gandia

Familia agurgarriak:

Hezkuntz komunitateko partaideoi, hasi berria dugun 2012-2013 kurtso honetara, ongi etorri eman nahi dizuegu.

Ikasbide ikastetxean kalitatezko heziketa baten sinesten dugu hurbiltasunean indarra ipiniz, zuentzako gure garantia hoberena eta satisfazio iturria delakoan, baina elkarrekin bidea egiten, desafioak, proiektuak eta ilusioak konpartituz ere bai. Komunitatearen eraikuntzan parte hartuz. Pedro Poveda Deunaren hitzak bizi nahi ditugu: “Ematen duzuna, jasoko duzu”.

Ikastetxeko langile guztiok zuen seme-alabekin eguneroko zereginetan gure dedikazio eta indarrak ipintzen ari gara.

Ikasturte hau zuekin batera has gaitezen, datorren asteko batzar orokorretan igurikitzen dizuegu.

Ongietorri eta agur bero bat

Ikasbide Ikastetxeko langileok
Zuzendaritza taldea

Ikasbide ikastetxeak, Teresiar lehenengo mendeurrenaren ospakizuna eukaristia batekin ixten du

Ostirala ekainaren 1ean, Done Pedro Povedaren jaian kokatua, kurtso amaieraren eukaristia, 2 xede nagusi zirela ospatu genuen: alde batetik Teresiar Instituzioaren mendeurrenaren ospakizunari amaiera ematea eta bestetik, kurtsoan zehar ikasitako guztia gogoratzea.

Gehiago irakurri...

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: