Colegio Ikasbide Ikastetxea

Joan den otsailak 21ean, Inauteriak ospatu ditugu txorimaloz mozorrotzen.

Honetarako, aurreko asteetan zehar gure mozorroa apaintzeko gehigarriak (eguzkiloreak, txoritxoak, petatxuak, "lastozko" apaingarriak,...) prestatu ditugu. Honez gain, Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Txorimaloa txu txu" abestia ikasi dugu.

Arratsaldez, gure lagun guztiekin gimnasiora igo gara denok batera kantatzeko, desfilatzeko eta estatua-jokoan jolasteko. Festa amaitzeko, musika alaiaz dantzan ibili gara.

Izugarri pasatu dugu!

 

Urtarrilaren 30ean, gure hegalak zabalduko ditugu, eskolan, bakearen eta indarkeriarik ezaren eguna ospatzeko.

Hegal erraldoi batzuk eraikiko ditugu, lumetan, etorkizunerako bake mezuak idatzita dituztela.

Ireki zure bake hegalak

Abenduaren 19an 5 mailakoek 2. malakoei Munduko jolasak erakutsi zizkieten. Horretarako, astetan zehar 5. mailakoak lanean egon dira ikasgai desberdinetatik esperientzia hau aurrera eramateko. Bost taldetan banatuta, kontinentez kontinente, herrialde desberdinen jolasak ikasi dituzte, ondoren txikiei erakusteko. Ekintza honen bidez, balore desberdinak nabarmendu dira: talde-lana, elkartasuna, enpatia, laguntasuna, kooperazioa, besteak beste. Experientzia ikaragarri polita izan da!

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: