Bakearen eguna 2023

Atzo, urtarrilaren 30ean, Bakearen Eguna ospatu genuen. Horretarako, guztiok senidetze jarduera egin genuen. Nagusiak eta txikiak elkartu ginen jolas kooperatiboetan aritzeko; gero, eskulan moduan bikoteka bakearen usoa apaindu genuen koloretako paperak erabiliz.
Ikasle guztientzat oso esperientzia polita izan da: Ikasbide familia handi bat gara eta elkarren artean laguntzen gara.
Klikatu hemen bideoa ikusteko edo Youtubeko kanalera jo.