Colegio Ikasbide Ikastetxea

4. mailako ikasleek 2022 Hezkuntzaren aldeko Munduko ekintza astean (HAM) parte hartu dute, apirilaren 25etik 30era. Aurtengo leloa “Altxa ahotsa irakasleen alde” izan da.
Altxa dezagun ahotsa, eta agerian jar ditzagun gure eskaerak, mundu osoko guztiontzako kalitateko hezkuntzan irakasleen balioa aitortzeko!
Astean zehar ikasleek hausnartu zuten zein hobekuntza eskatuko zenizkiekeen gurea bezalako ikastetxeetan ez ezik, beste herrialde batzuetako ikastetxeetan ere, lan egiten duten irakasleentzat, baita larrialdi-egoeretan ere, eta zein esker on egin nahi diegun: nola aitortzen dugun haien lanaren balioa. Haien mezuak idatzi eta marrazki batzuk egin zituzten. Ondoren Indautxuko plazan osteguneko mobilizazio-ekitaldira eraman zuten eta Mapamundi pankarta erraldoi batean jarri zituzten.
Ekitaldi horretan beste ikastetxe batzuetako ikasleekin elkartu ginen eta hainbat jarduera eta tailer egin genituen. Dantza ere egin genuen! Oso dibertigarria izan zen.
Amaitzeko, ikasle batzuek euren mezuak irakurri zituzten eta taldeko argazkia atera genuen.
Eskerrik asko INTEREDi antolatzeagatik!

Joan den maiatzaren 4an, Pedro Poveda gure sortzailearen kanonizazioaren urteurrena ospatu genuen. Bere bizitza eta mezua gogoratzeko Egun on batekin hasi ginen eguna. Gainera, Teresiar Instituzioko ikastetxe guztiok osatzen dugun familia handia elkar ezagutu ahal izan genuen, ikastetxeen artean senidetuz. Ikasbide Bartzelonako Arrels ikastetxearekin senidetu zen eta, bideo baten bidez, gure ikastetxeak elkarri aurkeztu genizkien.
Ikasbideren videoa:https://youtu.be/0iGhONUi4oI
Arrelsen bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=Kp3uyN9LK6w
Aste horretan zehar ere hainbat jarduera egin genituen, elkarrekin ederto pasatu genuen. Pedro Poveda gure sortzailearengana hurbiltzeko aukera paregabea izan genuen.
Bukatzeko, ikastetxe guztiek otoitz egin genuen: https://youtu.be/s7NHYMHYliA

Gaur haur hezkuntzako bigarren zikloko ikasleak antzerkira hurbildu gara Elmerren obra ikustera. Ikasgeletan hainbat jarduera egin ditugu bere historia ezagutzeko, animaliekin eta koloreekin lotutako hiztegia ikasi dugu, eta gure lagun elefante berriarekin pila bat gozatu dugu. Hona hemen jarduera honen zati txiki bat.
Datozen egunetan, elkartasunaren astea dela eta, Ikasbide ikastetxeko ikasleek
hainbat jarduera egingo dituzte. Jarduera horien bidez, begirada jarri nahi dugu
herritartasun globalaren eraikuntzan, kulturartekotasunaren eta bakearen kulturaren
ikuspegitik.
Ikasleek haien arteko bizikidetzaren aldeko apustua egitea da helburu nagusia,
haien artean berdinak eta aldi berean desberdinak direla jakinda, elkar aberastuz eta
pertsona guztiak errespetatuz.
Txikiek, ipuin eta komiki baten bidez landuko dute eta gero, galdera batzuen bidez,
hausnarketa bat egingo dute.
https://www.intered.org/es/recursos/una-montana-en-el-patio
https://www.intered.org/es/recursos/construyendo-puentes-no-muros
Nagusiek, arrazakeriaren aurkako rap batekin landuko dute, eta txikiek bezala
haien iritziak eta hausnarketak plazaratzeko aukera izango dute.
https://www.youtube.com/watch?v=Zl8W6ddWfM8
Aste honetan bertan, “BOKATA SOLIDARIOA” berreskuratuko dugu lehen eta
bigarren hezkuntzako atsedenaldietan. Aldez aurretik, eskerrik asko familien parte-
hartzeagatik eta ikasleen inplikazioagatik.
6 orria 196 orritik