Colegio Ikasbide Ikastetxea
Gabonak ospatzeko, Lehen Hezkuntzako ikasleok zuekin elkarbanatu nahi izan ditugu hainbeste ilusioz prestatu ditugun Gabon kantak. Indautxuko plazara atera ginen zuhaitzaren ondoan abestera eta gure poztasuna danoi zabaltzera.
Oso pozik gaude zuekin bildu ahal izan ginelako, eta eskerrak eman nahi dizkizuegu atzo arratsaldean gurekin egoteagatik.
Espero dugu gabon-kanta hauek zuen etxeetan entzutea eta alaitasunez betetako momentuak sortaraztea.
Ikasbideko Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztion partez,
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!
Ikasbidetik Gabon zoriontsuak opa dizkizuegu.
Denok dakigunez, Ikasbideren ildo estrategikoetako bat ikastetxean euskararen erabilera bultzatzea da, normalizazio linguistikoa bultzatzea. Izan ere, hiru etapetako ordezkaritza duen irakasle talde bat dugu, hori lortzeko lanean diharduena.
Hori dela eta, ikasturte honetan ere Euskaraldiarekin bat egin dugu, euskarari bultzada eta ikusgarritasuna emateko. Hitzez ekiteko garaia 'ri gogoz heldu gara! Martxan ipini ditugu aho ta belarri, etxean, kalean, jolasean, lanean.
Helburu berarekin, Kurkuluxetan elkarteak sustatutako Guk ere bai kanpainarekin bat egin dugu, eskolaz kanpoko eta jolaserako guneetan euskararen erabilera sustatzeko.
Dantzatu eta abestu dugu, bideoak grabatu, kartelak margotu,... eta asko gozatu dugu euskaraz hitz egiten!!!

Ikasbideko Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek 4 egun zoragarri izan dituzte Baratzeko baserri-eskolan. Bertan, hainbat jarduera euskaraz egin dituzte , oso ingurune natural aberasgarrian.
Egin dituzten jardueren artean, hainbat animalia (txerriak edo oiloak, esaterako) zaintzeko modua ezagutu ahal izan dute. Zaldi gainera igo eta untxiekin jolasteko aukera ere izan dute. Gainera, zura edo argizaria bezalako materialekin eskulan ezberdinak egiteko aukera izan dute, eta euren ogia eta madalenak prestatu dituzte.
Esperientzia ezin hobea izan da!
2 orria 196 orritik