Pasa den urteetan bezala, abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko eguna ospatzen da, San Frantzisko Xabierkoa jaiegunarekin batera. Hori dela eta, egunarekin batera aurten ere zenbait eginkizunetan aritu gara.
Bilduma
Gaur, azaroak 11, Lehen Hezkuntzako ikasleok beste ikaskideen lanak ikustera joan gara ikastetxeko liburutegira.
Arratsaldez, 17:15etik 18:45ra familiak izan dute gure lanak ikusteko aukera eta harritu dira gure originaltasuna dela eta.
Gaur, azaroak 6 eskolako Agenda 21 eguna ospatu dugu eta "Biodibertsitatea"-ren inguruko eskulanak egin ditugu.
Gure lanak ikusigai izango dituzue hurrengo asteartean, azaroak 11, ikastetxeko liburutegian 17:10etatik 18:45ak arte.
Gaur goizez andereñoek eta maisuak Doña Casildako parkera zuhaitzak ikustera eraman gaituzte. Euri pixkat egin arren, zuhaitz batzuk ikusteko, haien enborrak ukitzeko baita forma eta kolore desberdinetako hostoak hartzeko ere denbora izan dugu. Eskolara lehenago bueltatu garenez, hostoak aditasun gehiagoz begiratu eta sailkatu egin ditugu.
Argazki batzuk egin ditugu, etxean elkarrekin ikusi ahal izateko.
5. mailako ikasleak badaude Barrian egun batzuk euskera lantzen pasatzeko.
Done Jakuen bidean egindako argazkiak
Ikasbide Ikastetxeko Hezkuntza Komunitatea eta Bilboko Instituzio Teresiarraren partaideak kurtso hasierako eukaristia elkarrekin ospatu dugu. Bertan ikasturteko Hezkuntza Proposamena aurkeztu dugu.
Irteeran egindako argazkiak.
Irteeran egindako argazkiak.
Irteeran egindako argazkiak.
Lehen Hezkuntzako ikasleok eukaristia egin dugu Karmengo Elizan.
Pasa den martxoak 17an, Haur hezkuntzako 3. mailako ikasleok "Bremengo musikariak" ikustera joan ginen Arriaga Antzokira.
Honekin batera, gure helburua musikaz eta operaz gosatzea eta kultura garatzea da.
Pasa den apirilaren 10ean, Haur Hezkuntzako lagun guztiok Erramu Igandea ospatzeko elkartu ginen.
Ospakizuna zuzentzera Anton Rey gonbidatu genuen, otoitzak, kantak eta prozesio txiki bat eginez. Honetarako, mailaz maila paperezko erramuak prestatu genituen eta, hortxe bertan, Antonek berak bedeinkatu zizkigun.
Goiz berezia, benetan alaia, izan zen eta eskerrak Antoni eman nahi dizkiogu.
Haur Hezkuntza lan taldea
Jardunaldietako irudiak.
Otsailaren 28an, Artatusteak eskolan ospatu genituen. Duela aste batzuk Edurnezuri antzokira ikustera joan ginela, haien pertsonaiaz mozorrotzeko baliatu gara. Hau dela eta, ipotxez mozorrotu gara eta gure andereñoak eta maisuak Edurnezuriz, printzipez, sorginaz, ehiztariaz, sagarrez eta batzuk ipotzez, gu bezala. Mozorro hauek astean zehar egin ditugu, irakasleen laguntzaz.
Eguraldi txarra egin duenez, festa eskolako gimnasioan egin behar izan dugu. Maila bakoitzak abesti bat prestatu eta gure lagunen aurrean kantatu dugu. Geroxeago, ingeleseko saioetan ikasi ditugun abestiak denok batera kantatu eta dantzatu ditugu.
Donejakue bidea 2013/14.
8 orria 15 orritik