Bilduma
Otsailaren 12an, EDITera joan ginen. Bidaia 10 ordu izan ziren, baina oso laburra iruditu zitzaizkigun. Heldu bezain laster, inaugurazioa eduki genuen. Lehenengo egunean, bisita kulturala izan genuen. Jaeneko leku garrantzitsuenak bisitatu genituen, Adibidez: katedrala, santa Katalina dorrea, San Lorenzo arkua eta babesleku antiaereo bat. Bokatak jaten genituen hamaiketakoan eta askarian. Bigarren egunean hasi ginen kirolarekin. Zenbait kirola irabazi genituen eta kirolak egin baino lehen ikasbideko haka egin genuen. Arratsaldean Pedro Poveda ikastolara joan ginen eta txokolatada egin genuen. Hirugarren egunean atletismoa landu genuen, goiz osoan. Arratsaldean, Museo Ibero batera joan ginen eta hor magia show bat ikusi genuen. Museora joan eta gero klausurara joan ginen eta EDITeko ikurrina hartu genuen hurrengo urterako. Gauean, eskola guztiekin festa bat egin genuen agurtzeko beste eskolekin. Azken egunean bueltatzeko autobusa hartu genuen eta beste 10h egon ginen Bilbora heldu arte. PRIMERAN PASATU GENUEN!!!
.jpg)
Pasa den asteazkenean, Karmengo elizako aretora hurbildu ginen Transeducako "The Ugly Duckling" ingelesezko antzeslana ikustera. Bai ikusgarria!

Aurten Otsailaren 9an, ostirala, inauteriak ospatu genituen gure ikastetxean. Aurtengo Lehen Hezkuntzako gaia ZIRKOA izan eta arratsaldez ikasle eta irakasleok jaialdi bat egin genuen ikastetxeko terrazan ospakizun giza. Goizez, patio ostean, ekintza desberdinak landuko genituen gai honekin lotuta. Eguna amaitzeko guztiok elkarrekin dantza bat egin genuen.
Urtarrilaren 15ean barnetegira joan ginen Baratzeko Basserri-Eskolara.
Primeran egon ginen han tailer pilo bat egiten eta noski jolasten ere. Gainera hau guztia euskeraz izan zen eta asko hobetu dugu horri esker!
Hemen dituzue argazki pilo bat eta bideoa!
3 orria 15 orritik