Ikasbide atzo eta gaur - Web del Colegio Ikasbide Ikastetxea

Ikasbide atzo eta gaur

1912an Pedro Povedak hau idatzi zuen:

“"Hain gauza onak entzunda Bilbori buruz, han Akademia bat sortzeko ideia gustatu zitzaidan"”.

1923an Bilbon Instituzio Teresarraren lehen Akademia ireki zen, Erronda kaleko 1ean.

1932ko urrian Bigarren Hezkuntzako etxe berria ireki zen, Gordoniz kaleko 14an.

1943an ikasleak Fontecha eta Salazar kaletik Simon Bolivar kaleko 5era eraman zituzten, baina era berean Gordoniz kaleko jarduerek bertan jarraitu zuten. Eraikin berean Elizaren Normalaren Eskola Erantsiak funtzionatzen zuen.

1975ean MECek “Colegio Femenino” izenaren ordez “Ikasbide Ikastetxea” deitzea baimendu zuen.

1979an irakaskuntza elebidunaren esperientzia hasi zen (Euskara-Gaztelania) Haur Hezkuntzan eta OHOko 1. mailan, maila hauek urtetik urtera handituta. Ikasturte horretan bertan nesken ikastetxea izateari utzi zion eta ikastetxe misto bihurtu zen.

1994ko azaroaren 23ko agindu bitartez, DBH irakastea baimendu zen. Une horretatik aurrera irakaskuntza 16 urte arte hedatuta geratu zen.

1999-2000 ikasturtean zehar esperientzia berri bati ekin zitzaion gure ikastetxean: 2 urteko gela jarri zen abian. Horrela, adin honetako seme-alabak zituzten ikastetxeko eta gure inguruneko familia askoren eskariari erantzun zitzaion.

Ikastetxearen historia arretaz irakurriz gero, ikus daiteke 85 urte hauetan zehar konpromisoa egon dela eta badagoela uneko uneari jaramon egiten dion ikastetxea eraikitzeko, unean uneko gizartearen erronkei erantzuteko metodo eta pedagogiaren bidez.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: