Misioa, Ikuspena eta Baloreak - Web del Colegio Ikasbide Ikastetxea

Misioa, Ikuspena eta Baloreak

Misioa

Ikasbide Ikastetxea Instituzio Teresatarraren zati da eta Bilboko Indautxu auzoan dago. Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza irakasten dira ikastetxean.

Bereizgarri hauek ditu ikastetxeak:

  • Kristau-sustraia eta inspirazioa du, eta berarentzat fedea bizitzan adierazten den gauza bat da.
  • Povedaren Pedagogiaren printzipioak ditu euskarri eta horiek bizi egiten saiatzen da.
  • Berarentzat hezkuntza-jarduera gizatiartzeko zeregina da, eta ikasleen garapen pertsonala gainerakoekiko elkarreraginean ahalik eta gehien sustatzen du.
  • Ingurunera eta bertako errealitate kulturaniztun eta eleaniztunera irekita dago, eta gizarte bidezkoagoa eraikitzen konprometituta dago.
  • Guztion proiektua eraikitzen eskola-elkarte guztiak parte har dezala sustatzen du.
  • Gizartean eta hezkuntzan gertatzen diren aldaketak kontuan hartzen dituen hezkuntza-erantzun berritzailea du.
  • Berarentzat aniztasuna aberastasuna da eta bere burua eskola barne-hartzailetzat hartzen du.

Ikuspena

Hauxe lortzeko lan egiten dugu:

  • Ikasleen giza heziketa osoa, bizitzari buruzko kristau-ikuspegiaren araberakoa, ikasleengan jarrera kritikoa eta konprometitua sustatuz.
  • Eskola-elkarteko kide guztien parte-hartze eta esku-hartze erantzukidea.
  • Ingurunean txertatzea eta mundu kulturaniztun eta eleaniztasunera irekitzea.
  • Gure gizarteko eskakizunei erantzun berritzailea emateagatik ezagut gaitzatela.

Horiek guztiek, irakasleak prestatu eta eguneratzeko etengabeko kezkaz.

Baloreak

Hauek dira gure ikastetxearen lan-sistemaren oinarri diren baloreak:

Gizatiartzeko zeregina

  • Tratu pertsonalizatua, adeitsua eta errespetuzkoa ematen dugu.
  • Gure ikasle guztiek izan ditzaketen gaitasunetan jarri dugu konfiantza.
  • Erabakiak libreki hartzeko eta beregain eta modu arduratsuan jokatzeko gaitasuna sustatzen dugu.
  • Parte-hartzea, ekimena, sormena, lankidetza edota konpromisoa sustatzen ditugu, besteak beste...

Lañotasuna eta lankidetza

  • Harreman adeitsuak eta lankidetza-ikaskuntza sustatzen ditugu.
  • Taldean lan egiten dugu eta elkarri aberasteko hezkuntza-jardunbidea partekatzen dugu.

Jarrera kritikoa eta proposatzailea sustatzea

  • Balore kristauetan heztea proposatzen dugu esplizituki.
  • Balore kristauen araberako esperientziak proposatzen ditugu.
  • Pentsarazten dugu, berotzen dugu, kezkak sortzen ditugu…

Etengabeko prestakuntzarekiko kezka

  • Geure jardunbideaz gogoeta egiten dugu.
  • Jardunbidea berrikuntzarako tokia egiten dugu.

Irakatsi denarekiko koherentzia

  • Badakigu hitzek baino testigantzek konbentzitzen dutela.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: