Lege-oharra – Webgunea erabiltzeko baldintza orokorrak

Baldintza Orokor hauen xedea da www.ikasbide.org webgunearen (aurrerantzean, “weba”) erabiltzeko baldintzak erregulatzea. Web horren titularra IKASBIDE IKASTETXEA (aurrerantzean, IKASBIDE) da. Ikastetxearen IFK G28346807 da eta egoitza, Simon Bolivar 5, 48010, Bilbo (Bizkaia). Elkarteen Estatuko Erregistroan dago erregistratuta 2019. zenbakiarekin, eta horrekin harremanetan jartzeko moduak hauek dira: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbide elektronikoa eta 944210330 telefonoa.

Webgunera sartzeko baldintzak

Web honen helburua da gure zerbitzu eta jarduerei buruzko informazioa ematea. Erabiltzaileak weba erabiltzean baldintza hauek guztiak onartzen ditu; hortaz, baldintzen edukiarekin ados ez badago, ez du weba erabiliko, ezta horretan eskaintzen diren zerbitzuak ere ez. IKASBIDEk egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea erreserbatzen du, eta, aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, eduki edota zerbitzu berriak aldatu, ezabatu edo sartu ahal izango ditu, baita horiek agertzeko eta kokatzeko modua eta weba erabiltzeko baldintzak ere. Erabiltzaileak weba eta horren edukiak libreki eta jakinaren gainean, bere ardurapean bakarrik, eskuratu eta erabiltzen dituela onartzen du, eta, hortaz, hauek ez dituela egingo hitzematen du:

  • Weba ez du erabiliko, oro har, legearen, moralaren eta ordena publikoaren kontrako jarduerak egiteko, eta Baldintza Orokor hauen araberako erabilera legezkoa eta zintzoa egingo du, eta ez du weba honda, erabilezin bihur, gainkarga edo narria dezakeen edota gainerako Erabiltzaileek hori behar bezala erabiltzea eragozten duen ekintzarik egingo.
  • Webaren edukia ez du manipulatu edo aldatuko haren titularraren berariazko eta idatzizko baimenik gabe. Titularraren baimenik gabe weba aldatu edo manipulatzen bada, horren titularrak ez du inolako erantzukizunik izango.
  • Webaren edukiak ez dira erreproduzitu, kopiatu, banatu, jendaurrean jakinarazi, itxuraldatu edo aldatuko, baldin eta dagokien eskubideen titularrak baimena ematen ez badu edo legeak baimentzen ez badu; ez dira IKASBIDEren edo titularren egile-eskubideak (copyright-a) eta eskubideen gainerako identifikazio-datuak, babes-gailu teknikoak edo edukien informazio-mekanismoak ezabatu, saihets edo manipulatuko.
  • Webean ez da horretan kalteak eragin dezakeen datu-programarik (birusak edo edozein software kaltegarri) sartu edo zabalduko.

IKASBIDEk ez ditu webaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna bermatzen, eta ez da sor daitezkeen kalte-galeren erantzulea izango, ezta webaren informazioaren eta gaien erabileraren ondorioz gerta daitezkeen akats teknikoena ere (birusak eta beste elementu kaltegarriak barne) edozein motatakoak direla ere.

Cookie-en erabilera

Zerbitzu hobea ematearren, IKASBIDEk informazio-fitxategi txikiak, cookie-ak izenekoak, biltegira ditzake Erabiltzailearen ordenagailuan, eskaintzen diren zerbitzu batzuk egoki ibil daitezen eta horien erabilerari buruzko estatistikak egiteko, webaren arazoak diagnostikatzeko eta eskaintzen diren zerbitzuetako batzuk administratzeko. Erabiltzaileak bere ekipamenduan cookie-ak mugatu edo murriztu nahi baditu, nabigatzailea konfiguratu beharko du. Gehiago jakiteko, kontsultatu gure cookie-politika.

Erantzukizunak

Erabiltzailea izango da Baldintza Orokor hauen araberako betekizunak ez betetzeagatik IKASBIDEk edo hirugarren batek jasaten dituzten kalte-galera guztien erantzulea. IKASBIDEk ez du ezein erantzukizunik hartuko bere gain eta ez du inolako kontrolik izango webak izan ditzakeen kanpoko edukien hiperesteken gainean; hala eta guztiz ere, legez kontrako edukiak barne hartzen dituzten estekak kenduko ditu, horien berri jaso bezain laster.

Jabetza intelektuala eta industriala

Erabiltzaileak onartzen du webaren eduki guztiak eta, hain zuzen ere, horiekin loturiko informazio eta materialak, edukien egitura, hautapena, antolaketa eta prestazioa, programak eta aplikazioen garapena, webaren titularrenak edo, hala balegokio, hirugarrenenak diren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideen babespean daudela.

Erabiltzaileak horiek eskuratu edo erabiltzeak ez du inolaz ere ekarriko eskubide horiei uko egitea, horiek eskualdatzea edo osorik edo zati batean lagatzea, eta erabilera horrek ez du emango eduki horiek, IKASBIDEk edo eskubideen titularra den hirugarren baten berariazko aurretiko baimenik gabe, erabili, aldatu, ustiatu, erreproduzitu, banatu edo jendaurrean jakinarazteko inolako eskubiderik.

IKASBIDE da webaren disenu grafikoaren elementuen, menuen, nabigazio-botoien, kodearen, testuen, irudien, testuren, grafikoen eta webaren beste edozein edukiren titularra, edo, beste kasu batzuetan, elementu horiek erabiltzeko baimena du.

Web-orri honetan agertzen diren marka, izen komertzial edo ezagugarri guztien jabeak IKASBIDE edota hirugarren enpresak dira. Debekatuta dago haiek erabili edo iraunkorki deskargatzea, kopiatzea edo edozein modutan banatzea, titularraren baimena izan gabe.

Erabiltzaile batek edo hirugarren batek uste badu edukiren bat webean bere jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideak urratzen sartu dela, jakinarazpena bidaliko dio IKASBIDEri. Horretan, nor den adieraziko du, baita ustez urratu diren jabetza intelektualeko edo industrialeko eskubideen titularra nor den, eta eskubide horien titulua edo egiaztagiria aurkeztuko du.

Datuen babesa

Zure datuen erabilerari buruzko informazioa jakiteko, jo hona: Pribatutasun Politika.

Konfidentzialtasuna

Ezein alderdik besteari jakinarazten edo ematen dion informazio oro edo alderdiek eskuratzen duten informazio oro isilpekotzat joko da eta ezin izango da zabaldu, erakutsi, erreproduzitu, kopiatu, hirugarrenekin eztabaidatu edo komunikazioaren xede ez dena egiteko erabili.

Legeria aplikagarria eta eskumena

Baldintza Orokor hauek Espainiako legerian xedatutakoak zuzenduko ditu. Bi alderdiek berariaz uko egiten diote egokituko litzaiekeen eskumenari, eta Bilboko (Bizkaia) Epaitegi eta Auzitegien esku jartzen dute agiri honen interpretazio eta burutzearen gainean sor daitekeen edozein auzi.

© Copyright 2019 IKASBIDE IKASTETXEA – Eskubide guztiak erreserbatuta.

Azken bertsioa: 2019ko uztaila

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: