Colegio Ikasbide Ikastetxea

Bilbok haurrekin adiskidetsua den hiria izan nahi du, UNICEFek ematen duen agiria lortuz. Horretarako  atzo, Bilboko  Umeen eta Nerabeen Kontseilua gauzatu zen,

Ikasbidek, Bilboko beste eskolekin batera, bere  ordezkariak eraman zituen,  ordezkari hauek 5 eta 6.mailako ikasleen arteko bozketa baten bitartez erabaki ziren.

Hautatuak hauek izan ziren:

  • Eneritz Muñoz
  • Jon Larriba
  • Naia Monje

Guzti honen inguruko informazioa  jaso nahi baduzue  honako helbidean jaso dezakezue

http://umeenhiria.bilbao.eus

Ostiralean goizez, 4 urteko umeok Doña Casilda parkera hurbildu gara zuhaitz ezberdinak ikusteko eta hostoak hartzeko asmoz. Gero, parkeko urmaelera ahateak eta beltxargak ikustera joan gara eta amaitzeko, jolastokian gure lagunekin jolasteko aukera izan dugu.

Bai goiz ederra!

Azaroaren 9an Eskolako A21 eguna ospatu genuen. Aurten “murriztu, berrerabili eta birziklatu” lelopean ekintza ezberdinak egin genituen.

DBH 3. mailako ikasleak Durangoaldera joan dira. Geografia eta Historiako ikasgaiarekin erlazionatutako irteera batera. Honen helburua gure herrialdeko lehen-sektoreko jarduerak ezagutzea izan da, baita sektore honek duen garrantziaz jabetzea ere. Oso ondo pasatu dute hurrengo argazkietan ikus daitekeen  bezala.  

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: