Antolaketa eta kudeaketa eredua

Autonomia eta parte-hartzea printzipioetan oinarritzen den kudeaketa-eredua euskarri izanda lan egiten dugu. Eredu horretan, erakundearen maila guztiek erantzukizuna elkarrekin euren gain har dezaten sustatzen da.

Zuzendaritza-taldeak ikastetxearen zuzendaritza-zeregina modu partekatuan hartzen du bere gain; izan ere, berari dagozkio erabakiak hartzeko azken erantzukizuna eta ikastetxearen jardunbidearen jarraipena.

Zuzendaritza-taldeak, zuzendariak koordinatzen duenak, ikastetxearen jardunbidea aztertu eta erabakitzen da. Hauek dira taldekideak: zuzendaria, etapetako zuzendari pedagogikoak, administratzailea, orientabide-koordinatzailea eta pastoraltza-koordinatzailea.

Instituzio Teresatarrak ikastetxearen erakunde titular gisa duen erantzukizuna betetzen du IT Ikastetxeen Idazkaritzako Titulartasun Taldearen bitartez.

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: