Bilduma

Azaroaren 25ean, 2.mailako ikasleok, Olentzeroren etxera joan ginen. Han hainbat pertsonaia mitologikoekin elkartu ginen eta Olentzerori gure gutunak eman genizkion.
Primeran pasatu genuen eta espero dugu Olentzerok eskatutakoa ekartzea.
Youtuben gehiagorik!

Lehen Hezkuntzako ikasleok hainbat irteera egin ditugu ikasturte amaiera ospatzeko. Oso desberdina izan denez, txango txiki hau behintzat egin nahi izan dugu, ikasturtea ahalik eta ondoen amaitzeko.
Kurtsoari agurra emateko, 1. eta 2. mailako ikasleok Casilda parkera joan gara. Zabuetan ibili eta gero hamaiketakoa egin dugu naturaz eta ikaskideekin gozatuz. Primeran pasatu dugu!!

Otsailaren 21ean Lehen Hezkuntzan Ihauteriak ospatu ditugu.
Goizean, Euskal Herriko Ihauterien berri izan dugu SuperKatuaren eskutik.
Ekintza ezberdinak egin ditugu eta leku ezberdinetako ohiturak ikasteko aukera izan dugu jokuen bitartez. Euskal Herriko txoko ezberdinetako jantziak, ohiturak eta pertsonaiak ezagutzea, oso interesgarria izan da guretzat.
Maskara eta eskulan politak egin ditugu patio ostean.
Arratsaldean “Mozorro desfile” liluragarria izan dugu terrazan. Hor, primeran egon gara 6.mailakoek erakutsitako dantzekin gozatzen.
Egun polita eta magikoa bizi dugu.
Egun batean, kalera joan ginen gure IKASBIDE ikastetxea ikustera.
Gero, ikasgelan marraztu egin genuen eta beste egun batean, astiro-astiro, denon artean erraldoi bat egiten hasi ginen.
Horrela, nortzuk lan egiten dute eta laguntzen digute ikasi dugu.
Zabaltzen eta izten atea goiz-goizetik, irakasten digute, jolasak prestatzen dizkigute, eskola garbitzen dute, sartzean agurtzen gaituzten, gure senidekin telefonoz hitz egiten dute, janaria prestatzen digute eta zaintzen gaituzte. Noski!
Eta dena hori leku desberdinetan egiten dugu, hau da: jantokian, ikasgelan, idazkaritzan, terrazan, psikomotrizitate gelan, patioan,…
Oso gustura gaude IKASBIDE ikastetxean!
.jpg)
Gaur goizean, eguraldi ona egiten zuela aprobetxatuz, Doña Casilda parkera hurbildu gara oinez. Udazkena dela eta, hostoak jaso ditugu eta zuhaitz mota ezberdinak behatu ditugu. Ahateak ikusi ondoren, atseden txiki bat egin dugu hamaiketakoa jateko eta ura edateko. Eta goiza amaitzeko, kolunpioetara joan gara pixkat jolastera.
.jpg)
Pasa den asteko asteartean, Arriaga antzokira joan ginen "Animalien inauteriaz amesten" opera ikustera. Izugarri gozatu genuen!
1 orria 15 orritik