Colegio Ikasbide Ikastetxea

Atzo, Otsailak 4, Lehen Hezkuntzako ikasleok eta Haur Hezkuntzakook Indautxu plazan abestu genuen.

Gainera Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokook Indautxu azoko beste lekuetara joan gara ere. Batu dugun dirua minbizia duten umeentzat izango da.

6 mailako ikasleek, Gabonak baino lehen, Gynkana pirata bat egin zuten. Bi klaseek, 8 taldeetan banatuta, altxorraren maparen laguntzarekin altxorra aurkitzea zeukaten helburu. Altxorra lortzeko ikasgai desberdinei lotutako proba desberdinak egin behar zituzten (Matematika, Lenguaia, Euskera, Heziketa Fisikoa, Natura eta Ingelesa). Ordu bat besterik ez zuten eta nola ez, lortu zuten! Primeran pasatu genuen eta ebaluazioaren kontzeptu asko birpasatu genituen. Zorionak piratak!

Fisika eta kimika ikasgaiko ikasleek UPV/EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak antolatutako “Kimika Bizirik” proiektuan parte hartu dute.

Ikasleek laborategiko zenbait praktika egin dituzte: Urrezko zentimoa edo alkimisten ametsa, detektibe kimikoa eta disoluzio ezezagunen identifikazioa, nylon  prestaketa, geruza fineko kromatografia, Hotzaren txokoa (saiakuntzak nitrogeno likidoarekin) eta Kimilumineszentzia.

Urtarrilaren 14an, DBHko 1.go mailako ikasleek EITBko egoitza nagusia bisitatu dugu. Han, munduaren beste herrialdetatik datozen berriak non ikuskatzen diren, kazetariek non egiten duten lan eta hainbat plato ikusi ditugu. Horretaz gain, Euskadi Irratiko saio bat zuzenean ikusi dugu.

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: