EP ZIRKORRIKA

https://www.youtube.com/watch?v=nP4KLwQ85oo

Atzo, apirilak 6, Korrika Bilbotik pasa zenez, geuk ere gurea egin genuen. Ikastetxetik Idautxu plazara abiatu ginen eta han Lehen Hezkuntzako guztiok geunden prest korrika egiteko. Gainera gurasoak animatu ziren ere!

Amaitzean eta dantza egin baino lehen gure manifestua irakurri genuen euskeraren alde: 

Euskara ez da soilik beste hizkuntza bat, gure nortasuna eta erroak ere islatzen ditu. Horregatik, gaurkoan, ikasbideko lehen hezkuntzako ikasleok euskararen alde gaudela erakusteko gure lasterketa propioa sortu dugu "Zirkorrikasbide". "Korrikak" euskal herriko kale eta errepideak bete ditu pasaden ostegunetik eta guk geure harri koxkorra ekarri nahi genuen.

Egia da eskolan gero eta gehiago erabiltzen dugula eta hau ere ospatzekoa da. Amaitzeko keinu honen bitartez guk ere eskolatik kanpo euskara erabiliko dugunaren konpromisoa hartzen dugu.



Gogoratu: "Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek hitz egiten ez dutelako baizik"



Eskerrik asko gurekin parte hartu duzuen irakasle guraso eta ikasle guztioi.


 

IKASBIDE ERE: EUSKARAREN ALDE

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Boletín Ikasbide

Introduce tu dirección de correo electrónico para recibir nuestras noticias directamente a tu email: