Familia maiteak!
DBHko 3. eta 4. mailako ikasle boluntariook eskerrak eman nahi dizkizuegu Elkartasunaren festan parte hartzeagatik. Denon artean 2.455,70 € biltzea lortu dugu.
Guretzat, boluntario gisa lan egitea oso aberasgarria eta dibertigarria izan da. Tailerrak prestatu ditugu, ikastetxea apaindu dugu eta ondoren ikasle guztiei azalduko diegun informazioa ere antolatu dugu. Oso interesgarria iruditu zaigu InteRedek babesten duen Peruko proiektu honi buruz gehiago jakitea. Denok batera lan egiteak, ukondoz ukondo, beste maila batzuetako ikasleak ezagutzen lagundu digu.
Eskerrik asko!