Giza Eskubideen Nazioarteko eguna

Azken egun hauetan, giza eskubideen eguna dela eta, Ikasbide ikastetxeko ikasle guztiok hainbat jarduera egin ditugu, ikastaroaren bigarren ekintza-ildoari begiratuz: gure errealitatearen behatzaile izatea eta errealitate horren subjektu eraldatzaile bihurtzea, guztiok sar gaitezkeen komunitatea eraikitzeko.

Txikienek Mafaldaren binetak erabili dituzte pixka bat gehiago jakiteko, haur eta nerabeen giza eskubideak zeintzuk diren azaltzen duen bideo bat ikusi dute, eta amaitzeko ikastetxeko horma-irudi bat egin dute elkarrekin, guztiok ikastetxe berekoak garela eta elkarrekin konektatuta gaudela, espazioak partekatzen ditugula, baina baita pertsonak, errealitateak, iritziak eta desioak ere ikusarazteko.

https://view.genial.ly/61796bec9a0de 50db0328963/presentation-presentacion-basica

https://www.youtube.com/watch?v=_2r02fwaAjc

Nagusiagoek kontzientziazio- eta sentsibilizazio-jarduera desberdinak egin dituzte: beren ingurune hurbilenean gehien urratzen diren giza eskubideaz jabetu, bideoak ikusi, taldeka ikerketa eta, azkenik, haien egunerokoan urratuen ikusten duten giza eskubidea erabaki dute: bozketaren, bateratzearen edo eztabaida irekiaren bidez.

https://www.youtube.com/watch?v=wdEYjtvJiZA

Ez dugu dinamika soila izatea nahi, baizik eta ikasturtean zehar jarraipena izatea. Bakearen egunaren inguruan helduko diogu berriro, martxoan, elkartasunaren astearekin eta Intered unitate didaktikoarekin batera...

"Todos hemos de cooperar... aquí cada cual tiene su sitio, su deber, su responsabilidad..."

Pedro Poveda

Ikasbide Boletina

Idatzi zure posta elektronikoaren helbidea, gure berriak zure e-postan zuzenean jaso ditzazun: