Bilduma
Pasa den azaroak 22an, udazkenak gure ingurunean sortzen dituen aldaketak ikustera hurbildu ginen Casilda Iturrizar parkera. Honetan, zuhaitzak arretaz behatzen genituen bitartean hosto ezberdinak hartzen aritu ginen. Parketik ibilalditxoa egin ondoren ahateen urmaelera abiatu ginen eta gure zelai-koadernatxoan ikusi, ukitu, usaindu eta entzundako zerbait marraztu genuen. Hamaiketakoak bertan jan eta gero, haurrentzako gunera igo ginen lagunekin jolasteko.
Bai goiz ederra eta dibertigarria!
.jpg)
Gaur goizez Arriaga antzokira hurbildu gara autobusez "El bosque de Grimm" izeneko ikuskizuna (testurik gabekoa, Maurice Ravelen musikaren bidez kontatua eta txotxongiloen zein proiekzioen bidez antzeztua) ikustera. Ipuin klasikoetan oinarrituriko bertsio honetan, pertsonaia batzuk ikusi ahal izan ditugu, hala nola Txanogorritxu, Erpurutxo, Errauskiñe, Igel Printzea,...
Ikusgarria benetan!
Ikasturtean zehar Sukaldaritza tailerrean egindako pintxoen bideoa.
Bai gozoak!
2 orria 15 orritik