Bilduma

Sevillara, EDITera, joan ez diren ikasleak Forestal Park Akarlandara joan ginen pasadan ostiralean marxoak 4ean. Han zuhaitzez-zuhaitz ibili ginen eta tirolinetan genbiltzan. Eguraldia ez zen ondo portatu gurekin, euria, haizea, hotza, baina zer ondo egon ginen!!!!!!! Gero Loiuko frontoian sartu ginen, bazkaltzeko, jolasteko, ezagutzeko, elkarbizitzeko...
Eskerrik asko DBH 1. mailako tutorei.

Arrakasta, bai... Arrakasta bere antolaketa onagatik, zeremoniako gidariengatik, aurkeztutako bideo ugarien kalitateagatik, ekitealdian parte-hartze altuagatik eta, garrantzitsuena, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren defentsagatik, urte honetan UNESCO Etxeak antolatutako lehiaketaren ideia nagusia.
Aurreko ostiralean, martxoaren 4ean, arratsaldeko zazpi eta erdietatik geroztik zeremoniarako bertaratuok, hirurehun baino gehiago eta haien artean Ikasbide Ikastetxeko hogeita hamar, Bilboko Eitb-eko Multibox aretoko sarreran elkartzen ari ginen, politika, gizarte, kultura eta kirolaren pertsona famatu ugariek inguratutakoak.
Martxoak 6, igandea: lagunak egin ditugu kiroletan eta atletismo frogetan ere parte hartu genuen gogotsu. Gauez, hainbat ekintza dibertigarriz gozatu ginen, erromatar gymkana eta azken gaueko jaia, hain zuzen.
Hainbat lekuetako berriei esker, gauza ezberdin asko ikasi ditugu eta inoiz ahaztuko dugun izugarrizko esperientzia izan da.
12 orduko bidaia egin ondoren, Sevillara iritsi ginen ondo pasatzeko gogo handiz.
Ostirala egun dibertigarria izan zen, goizean aquariuma bisitatu genuen eta noria batera igo ginen Sevillako panoramika guztia ikusteko. Arratsaldean, izugarrizko sorpresa: gymkana batean parte hartu eta Sevilla ezagutu genuen, eskua irakurtzen zuen emakume bat, Cervantes eta Pedro Povedarekin. Sevillanak dantzatzen ere ikasi genuen kalean!
Atzo goizez, Haur Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak Karmengo areto nagusira joan ginen "The Vain Little Mouse" antzeslana ingelesez ikustera, Transeducak antzestuta.
.jpg)
Ostiraleko arratsaldez, eskolako patiora atera ginen Inauteriak ospatzera. gure lagunen aurrean desfilatu, dantzatu eta kantatu egin dugu. Honetarako, aurreko egunetan mozorroak prestatu ditugu gure andereñoen laguntzaz, aurten Erdi Aroko zaldunenak eta haien osagarriak.
Atera dizkiguten argazkiak zuen gustokoak izatea espero dugu.
Aurten egun osoko jaiak izan dira eta kurtso bakoitzak pertsonai mitologikoen izaera hartu du.
Goizean, mozorroen osagarriak eta zenbait jolas eta ekintza egin ditugu klasean. Arratsaldean, mozorroak jantzi eta terrazara joan gara Ikasbideko akelarrea sortuz. Hauek izan dira gure mozorroak:
1. Maila: Galtzagorri
2. Maila: Tartalo eta Lamiak
3. Maila: Mari Sorgin eta Akerbeltz
4. Maila: Basajaun eta Gauargi
5. Maila: Ziripot
6. Maila: Mielotxin

Gaur, abenduak 23, gabonetako eukaristia ospatu dugu eta hauxe izan da hausnarketa nagusia:
"Denok egon gaitezen mundu bat eraiki dezagun". Gure mundua nolakoa den eta bertan parte hartzen dugunoi buruz hausnartzeko erabiltzen duguna.
Begira dezagun mundua, guk jarri ditugun mugekin sortu dugun mundua, ametsak, justizia, askatasuna, hau da; komunean duguna ikusteko, goikoak eta behekoak berdinak garela ikusteko.
Goikoak eta behekoak berdinak gara. Eskua elkarri emanda eta eraiki nahi dugun munduan denok beharrezkoak garela onartuz bakarrik, lortuko dugu nahi dugun gizarte plurala eta gizatiarra sortzea.
6 orria 16 orritik