6. mailako ikasleok ekainean "Juliet and Romeo" antzezlana egingo diegu gure Lehen Hezkuntzako ikaskideei. Ekintza bezala trailer hau egin dugu honen berri emateko.
Bilduma
Bigarren hiruhilekoan hirugarren zikloko ikasleok Erribera Merkatua ezagutzera joan gara. Han fruitu eta barazkiei buruz hitz egin dugu, animalietatik hartzen den haragia...
Dieta orekatuari eta elikagaiei buruz ere hitz egin dugu.
Oso interesgarria izan da eta gainera hor zeuden gauzei buruz hitz egin dugu.
Martxoak 24, LHko 3. mailako ikasleak Gizakien eboluzioa, Izotz Aroa eta Dinosaurioei buruzko oso erakusketa polita ikustera joan ginen. Bideko hotza eta euria kenduta, asko disfrutatu genuen eta primeran portatu ginen. Benetan merezi izan zuen!
Asteartean, martxoaren 17an, LH-ko 3. Mailako ikasleak Campos Eliseos Antzokira Joan ginen, kontzertu didaktiko bat ikustera. Orkestrako musikariek zenbait kanta interpretatu zuten ume batzuen antzezpen laguntzaz. Umeak nahiko pozik irten ziren ekitalditik. Musikaz disfrutatzeaz gain antzerki batean egoteko aukera euki zuten.
6. mailako ikasleok Euskadi Fundazioa ikustera joan gara, 6. Akook astearte 24an eta 6.Bkook gaur, 26.
Han arau basikoak birpasatu ditugu eta gurpiletako zuloak konpontzen ikasi dugu. Gainera taldeetan benetako bat konpondu dugu.
Interesgarria izan da ere bizikleako atalen izenak ikastea, askok txarto genekien eta.
Azkenik, ibilbide bat egin dugu bizikletaz eta euria ari zen arren pilo bat gustatu zitzaigun
Asteazkenean, martxoaren 18, LH-ko 4. Mailako ikasleak Campos Eliseos Antzokira Joan ginen, Rock&Roll-ari buruzko kontzertu didaktiko bat ikustera. Rockaren jatorria eta bere garapena azaldu ziguten bitartean, 12 abesti entzun genituen zuzenean. Giro ederra egon zen eta denbora guztian gelditu gabe dantzatzen egon ginen gure eserlekuetan. Martxa ederra zegoen!!!
Astelenean, martzoaren 16an, Lehen Hezkuntzako 4. Mailako ikasleak Donostiara joan ginen, Eureka Zientzia Museoa ezagutzera.
Hor bi tailer egin genituen. Batean Planetariumera joan ginen eta hor Esne bideari buruzko pelikula ikusi genuen. Eskolan planetei buruz ikasitakoa gogoratu genuen eta askoz gauza gehio ikasi genituen.
Beste tailerrean, Lurrari eta Eguzkiari buruzko informazioa jaso genuen: Lurraren errotazio mugimendua, gaua eta eguna, eta abar.
Museoan gela batzuetan egon ginen zientziaren gauzak ikertzen modu interaktibo eta dibertigarri batean.
Primeran pasatu genuen!
Gaur, otsailak 27, 5. mailako ikasleok "Izartxoren poltsa" eta "Urrezko antzara" antzeztu dugu.
Antzezlana lehen hezkuntzako lagun guztiek ikusi dute eta asko gustatu zaie.
Pasa den otsailak 18an, "El Carmen" areto nagusira "Seven Goats" antzeslana ikustera joan ginen, ipuin klasiko hau ingelesez ikusten ongi pasatzeko asmoz. Irudi gehiago behatuz gero, Transeducako facebookean sar zaitezkete.
Last February the 18th, we saw Seven Goats performance in "El Carmen" theatre. Children and teachers enjoyed a lot. We sang many times our favourite song "Open the doors goats!!! knock, knock, knock, knock!!!". It was a beautiful and funny way to take part in an english theatre.
Otsailak 13an, arratsaldez, eskolako haur guztiok eta andereño/maisu batzuk ere Inauteriak ospatzeko mozorratu ginen.
Haur Hezkuntzan, aurreko asteetan zehar ikasgelan egindako pinguino mozorroak, andereñoen laguntzaz, jantzi genituen. Hauek egiten egon garen batera, pinguinoen bizitzari buruzko gauzatxo batzuk ikasi ditugu. Jantzi ta bezain laster, patioan mailaz maila eta Inauteri-musikarekin desfilatu dugu. Geroxeago, denok batera Takolo, Pirritx eta Porrotxen "Pingui, pinguino" abestia kantatu eta dantzatu dugu.
Gaur Otsailaren 10ean, ingelesa praktikatzeko, antzerkira joan gara. "Sinbad, the sailor" oso dibertigarria izan da eta ikasle asko atera gara eszenatokira aktoreekin . Asko gustatu zaigu eta ingelesa beste modu batean ikusi dugu. Datorren urtean berriro joatea espero dugu.
Today we have gone to El Carmen Aretoa to be part of the fantastic trips of Sinbad, the sailor. The play has been amazing and we have enjoyed a lot with the characters and the songs. Some of us have been actors for a while and it has been a wonderful way to practice our English. We are waiting forward to watching next year´s show.
Gaur, Otsailak 4 Ikasbideko ikasleok ohitura jarraituz Agate Deunari abestu diogu.
Haur Hezkuntzakook, eguraldia dela eta, ikastetxean abestu dugu.
Gainera, Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleok, 5. eta 6. maila, Indautxuko leku desberdinetatik joan gara elurra, hotza eta euria jasan arren.
Beranduago, etapa honetako guztiok abestu dugu patioan ateak zabalik familiak entzun ahal izateko.
Azkenik, Bigarren Hezkuntzako ikasle batzuk auzoko kaleetatik eta zahar egoitza batean abestu dute.
Modu sinbolikoan San Filipo puxika bat eraman dugu gurekin.
Pena handia izan da ez irtetzea Indautxu Plazara baina hurrengo urtean ikusiko gara!
Argazki gehiago ikusi nahi badituzue Bilduma Orokorrera jo. (Joango gara argazki gehiago igotzen)
1. hiruhilabetean zehar 3 urteko haurrek egindako jarduera batzuen argazkiak.
Karmengo elizan egindako eukaristiaren argazkiak.
Enkarterrietako museorako bisitaldiko argazkiak.
Abenduak 18an, Olentzero bisitatzera etorri zitzaigun. Ikastalde banako oparia baita gozoki batzuk ere banatu zizkigun.
Eskerrik asko Olentzero.
7 orria 15 orritik