Bilduma
.jpg)
Aste honetako astearte eta ostegunetan, 3 eta 4 urteko umeok zergatik, nola eta zer gosaldu behar dugun jakiteko eskolako jantokira jaitsi gara. Azalpen batzuk entzun ondoren, ikasi dugun guztia praktikan jarri dugu eta gosaltzeko behar ditugun jakiak dastatzeko aukera izan dugu. Benetan gozo-gozoa!
.jpg)
Pasa den asteko ostegunean Artziniegara joan ginen ikasturtea amaitzear dagoela ospatzeko. Arteko Gure Amaren Santutegiaren aurrean dauden landetara abiatu ginen eta egun ederra eta zoragarria pasatu dugu gure eskolako lagunekin batera. Goizez, 5 urtekoak Museo Etnografikora bisitatzera hurbildu ziren. Argazki batzuk ikusteko uzten dizkizuegu, zuen gustokoak izango direlakoan.
.jpg)
Pasa den astean, LHko bigarren mailakook Bilbobuseko garajera joan ginen. Bidaian, Bilboko autobus eta arauei buruz mintzatu ginen. Bertan geundela, langileek emandako azalpenak entzun genituen: diru-kontaketa, ordenagailuen eta kamaren bidez autobusek egindako ibilbideak eta konponketa tailerra.
Honez gain, autobus gidariak izan ginen eta bisita amaieran opari batzuk eman zizkiguten: komikia, boligrafo bat eta tarjeta.
Gaur goizez, Eskolako Haur Hezkuntzako umeok Karmengo elizako aretora hurbildu gara Transeducako "The Wizard of Oz" ingelesezko antzeslana ikustera. Bai ikusgarria!
Ikusteko, hemen klikatu.

Azaroaren 10ean, osteguna, Ikastetxeko A21 eguna ospat dugu, “Klima aldaketaren kontra, gure osasuna zainduz” lelopean.
Urtero bezala ekintza ezberdinak antolatu ditugu.
Aurten, hamaiketako osasungarri bat egin dugu etxetik ekarritako elikagai ezberdinekin, ikasleek ohitura osasungarriak barneratzeko helburuarekin.
Oso ondo egon da!!
4 orria 15 orritik